ENPRESETAKO EUSKARA PLANEN NONDIK NORAKO NAGUSIAK
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 18

ENPRESETAKO EUSKARA PLANEN NONDIK NORAKO NAGUSIAK PowerPoint PPT Presentation


  • 108 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

ENPRESETAKO EUSKARA PLANEN NONDIK NORAKO NAGUSIAK. Arrasate, 2007ko azaroaren 8an. AURKIBIDEA. EUSKARA ESPAZIO BERRIAK IRABAZTEN LAN ARLOAREN DESAFIOA EUSKARA PLANEN IBILBIDEA ZERGATIK EUSKARA PLANAK? ZER DIRA EUSKARA PLANAK? PROZESUAREN DESKRIBAPENA EUSKARA PLANAREN EGITURAKETA.

Download Presentation

ENPRESETAKO EUSKARA PLANEN NONDIK NORAKO NAGUSIAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Enpresetako euskara planen nondik norako nagusiak

ENPRESETAKO EUSKARA PLANEN NONDIK NORAKO NAGUSIAK

Arrasate, 2007ko azaroaren 8an


Aurkibidea

AURKIBIDEA

  • EUSKARA ESPAZIO BERRIAK IRABAZTEN

  • LAN ARLOAREN DESAFIOA

  • EUSKARA PLANEN IBILBIDEA

  • ZERGATIK EUSKARA PLANAK?

  • ZER DIRA EUSKARA PLANAK?

  • PROZESUAREN DESKRIBAPENA

  • EUSKARA PLANAREN EGITURAKETA


Euskara espazio berriak irabazten

EUSKARA ESPAZIO BERRIAK IRABAZTEN

Irakaskuntza

Komunikabideak

Gizarte mugimenduak

EITB

Berria, Argia, Jakin...

Komunikabide lokalak: Goienkaria, Goiena Telebista…

Ikastolak

Euskaltegiak

Ikastetxeak

Unibertsitatea

Herrietako elkarteak: Laixan, AED,…, Euskalan, Kontseilua, EHE…

Hizkuntzaren corpusa

Hizkuntzaren statusa

  • Lan-mundua

Txillardegi, Txepetx,...

Soziolinguistika Klusterra

Euskaltzaindia

UZEI…

  • ARLAN

  • CAF

  • ELAY

  • IKERLAN

Herri Administrazioa

HPS, Euskara zerbitzuak, EBPN


Lan arloaren desafioa

LAN ARLOAREN DESAFIOA

  • Arlo sozioekonomikoan euskarak ez badu aurrera egiten ezinezkoa da euskararen normalizazioa.

  • Une honetan, hainbat zonaldetan, euskararen berreskuratze prozesuak eskatzen duen hurrengo urratsa lan-arloa euskalduntzea da.

  • Euskaraz hezi dugun belaunaldia lanean erdaraz aritu beharra ez da oso koherentea.

  • Ez dago gazteen zain egon beharrik. Guk ere badaukagu zeregina.


Euskara planen ibilbidea

EUSKARA PLANEN IBILBIDEA


Euskara planen ibilbidea1

EUSKARA PLANEN IBILBIDEA

Euskara planak 2005. urtean:

Euskara planetan ari den enpresa/entitateen kopurua: 140

Tamaina 1-100 langile 66

101-500 langile 54

500 langile baino gehiago 20

Enpresa motaSA, SL,... 62

Kooperatibak 45

Fundazio, Elkargo.. 33

SektoreaIndustria 81

Zerbitzuak 55

Mugimendu soziala 4


Euskara planen ibilbidea2

EUSKARA PLANEN IBILBIDEA

Euskara planak 2006. urtean:

Euskara planetan ari den enpresa/entitateen kopurua: 184

Tamaina 1-100 langile 106

101-500 langile 55

500 langile baino gehiago 23

Enpresa motaSA, SL,... 78

Kooperatibak 60

Fundazio, Elkargo.. 46

SektoreaIndustria 89

Zerbitzuak 89

Mugimendu soziala 6


Euskara planak debagoienean

EUSKARA PLANAK DEBAGOIENEAN

Euskara planak DEBAGOIENEAN:

Euskara planetan ari den enpresa / entitateen kopurua: 46

Euskara plan kopurua: 58

184 enpresa edo erakundeetatik 46 Debagoienean: % 25a

Adibidez:

Elay, Fagor Taldea, Ulma Taldea, Ikerlan, Recyde, MU, GKN Lazpiur, TTT, Arcelor, Mirvat, Asmobi, Lazpiur, JMA…


Zergatik euskara planak

ZERGATIK EUSKARA PLANAK

  • Enpresaren gizarte-erantzukizuna: gero eta garrantzitsuagoa da enpresak inguruan duen gizartearen kezkei erantzuna ematea. Euskal gizartea euskara normalizatzeko lanean ari da eta enpresek ere urratsak eman behar dituzte norabide horretan.

  • Gero eta gehiago dira langile euskaldunak, eta euskarak enpresaren barne-kohesioa hobetzen du, langileen asebetetzea areagotu eta enpresarekiko identifikazioa handitzen laguntzen du.

  • Bezeroarekiko arretan bere hizkuntza erabiltzeak enpresak eskainitako zerbitzuak hobetzea dakar.

  • Euskara Planek enpresari aldaketarako gaitasuna eta kalitate-parametroetan jardutea eskaintzen diote.

  • Azken urteetan hizkuntza-eskubideen esparruan onartu diren legeen bidetik (Euskararen legea, Kontsumitzaileen legea) joan behar du enpresak ere, atzean ez geratzeko.


Zer dira euskara planak

ZER DIRA EUSKARA PLANAK

Enpresaren ezaugarri eta premietara egokitutako prozesu planifikatuak dira

Helburu nagusiak:

  • Euskararen erabilera edota presentzia gehitzea.

  • Enpresa euskararen gestioaz jabetzea eta plana bideratzeko egitura ezartzea.

  • Hizkuntzen erabilera eta presentzia arautzea.


Prozesuaren eskema

ABIAPUNTUKO EGOERA

Enpresak euskararekiko ardura dauka

Langileen gaitasuna baino erabilera apalagoa

DISEINUA

GARAPENA

PLANA BUKATU ONDORENGO EGOERA

Enpresak euskararen gestioa bideratzeko behar adina erreminta eta baliabide ditu

JARRAIPENA

Euskararen presentzia eta erabilera handitu da, lan- -ohituren aldaketagatik eta langileen prestakuntzagatik

PROZESUAREN ESKEMA

ETENGABEKO EBALUAZIOA


Prozesuaren deskribapena

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

Lehen urratsa: diagnostikoa

  • Enpresan euskararen egoera zein den aztertu

    • Ingurua: enpresaren ingurune soziolinguistikoa.

    • Langileak: langile-kopurua, kokapena... baita euskal hiztunen ehunekoa ere, lan-unitateetan, adinaren arabera...

    • Euskararen presentzia eta erabilera enpresan: hizkuntza-paisaian, irudi korporatiboan, barne eta kanpo harremanetan, giza baliabideen kudeaketan, software eta aplikazioetan…

    • Langileen iritzi eta jarrerak planaren inguruan:oso garrantzitsua da hasieratik jasotzea langileek euskara-planari buruz dituzten iritziak, aurreiritziak, ilusioak eta beldurrak.


Prozesuaren deskribapena1

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

Bigarren urratsa: diseinua

Planaren diseinuan kontuan izan beharreko alderdiak

  • Enpresaren irudia eta komunikazioa:errotulazioa, papeleria, ekitaldi publikoak, harrera eta telefonoa, publizitatea, produktuen etiketak...

  • Barne-harremanak:komunikazio orokorrak, barne-dokumentazioa eta inprimakiak, intraneta, softwarea, ahozko erabilera –norbanakoa, bileretan, giza baliabideetako gaiak (euskara-formazioa, kontrataziorako irizpide linguistikoak...)

  • Kanpo-harremanak: ahozko eta idatzizko komunikazioa bezeroekin, hornitzaileekin, erakunde publikoekin, finantza-entitateekin...


Prozesuaren deskribapena2

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

Hirugarren urratsa: garapena

Planaren garapeneko egiteko nagusiak

  • Diseinu-fasean zehaztutako helburuak landu:Euskara Planaren diseinuan zehaztu diren helburuak, horretarako sortutako egituretan landuko dira eta helburu horien betetze-mailaren segimendua egingo da.

  • Euskara ikasi eta erabiltzeko motibazioa landu:berebiziko garrantzia dauka euskararako jauzia emateko jendea motibatuta egotea eta motibazio hori lantzeko bide desberdinak erabili ohi dira: komunikazioa, kanpainak, lehiaketak...

  • Euskararen erabilera arautu: Enpresaren jarduna euskalduntzea ez da nahikoa, baldin eta baldintza iraunkorrak lortu nahi baditugu. Presentzia eta erabilera arautu egin behar dira ez daitezen soilik norbanakoen borondatearen baitan egon.

Etengabeko ebaluazioa


Prozesuaren deskribapena3

PROZESUAREN DESKRIBAPENA

Laugarren urratsa: jarraipena

Egindako lanaren azterketa:Euskara-planaren garapenean egindako lana aztertu eta landu gabe gelditu diren gaiak berreskuratu eta planifikatu.

Arautze-lanak: Euskara-Planaren garapenean hartu diren erabakiak eta landu diren hizkuntza-irizpideak era sistematikoan arautu eta enpresaren hizkuntza-politikarako eskuliburua osatu.

Segimendua:Araututako hizkuntza-irizpideak betetzen direla bermatzeko ikuskapenak eta ahozko nahiz idatzizko erabileraren segimendua egiteko neurketak.

Behar berriei aurre egitea:Enpresaren eguneroko jardunean hizkuntzarekin zerikusia duten premia berrieiaurre egitea; hizkuntza-irizpide berriak landu, agiriak egokitu…


Euskara planaren egituraketa

EUSKARA PLANAREN EGITURAKETA

Aholkularitza

Euskara Plana

Lantaldeak

Euskara arduraduna

Euskara Batzordea

Euskara-klaseak


Euskara planaren egituraketa1

EUSKARA PLANAREN EGITURAKETA

Aholkularitza

Euskara Batzordea

Zuzendaritzaren ordezkaria(k)

Koordinatzailea

Helburuen arduradunak

Langileen ordezkaria(k)


Arrakastarako gakoak

ARRAKASTARAKO GAKOAK

  • Helburu eta bitartekoak enpresara ondo egokituak izatea.

  • Enpresako eragile edo agente guztiek euskara-planari buruzko informazio ona izatea:

    Guztiak helburuekin identifikatzea lortzen du

    Eta parte hartzeko motibaturik egotea bideratzen du

  • Enpresako eragile guztiak izatea Euskara Planaren partaide

  • Euskara-planaren prozesuan lider-papera jokatuko duten pertsonak izatea enpresan.

  • Plana gauza dadin enpresako sail guztiak inplikatzea.


  • Login