1 / 9

Problemak (1-4)

Problemak (1-4). TRIGONOMETRIA. 1-. Globo bat 80 m-ko luzera duen soka batez zorura loturik dago. Kalkula ezazu zein altuerara aurkitzen den, baldin eta sokak horizontalarekin osatzen duen angelua 67º--koa bada. EMAITZA.

liang
Download Presentation

Problemak (1-4)

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Problemak (1-4) TRIGONOMETRIA 1-.Globo bat 80 m-ko luzera duen soka batez zorura loturik dago. Kalkula ezazu zein altuerara aurkitzen den, baldin eta sokak horizontalarekin osatzen duen angelua 67º--koa bada.EMAITZA 2-.Itsasmailatik 40 m-ra aurkitzen den itsasargitik ontzi bat 55º-ko angelupetik, itsasoarekiko, ikusten da. Aurki ezazu itsasargitik ontzira dagoen distantzia. EMAITZA 3-.Errepide zati baten inklinazioa 6º-koa da. Pertsona bat errepide horretatik oinez abiatzen da. Aurki ezazu zein altuerara aurkituko den errepide horretatik 42 m abiatu ostean.EMAITZA 4-. Bittorrek eta Mattinek euren herriko elizaren kanpandorrearen altuera jakin nahi dute. Horretarako, Bittorrek kanpandorrera igo eta hari bat bota du kanpoko aldetik. Ez dago dorrearen oinera heltzeko erarik eta Mattinek elizatik urrundu egiten da haria tenkatu arte eta lurrean josten du 42º-ko angelua osatuz. Hariak 51 metro baditu, zein da kanpandorrearen altuera? Zein da kanpandorrearen oinetik Mattin dagoen lekurainoko distantzia?. EMAITZA

  2. Problemak (5-10) TRIGONOMETRIA 5-.4 m-ko eskailera batek mutur bat horma baten kontra dauka eta bestea hormatik 2 m-ra. Zein da inklinazioa?EMAITZA 6-. Konpas baten besoek 12 cm-ko luzera dute. Aurki ezazu konpasaren punta batetik bestera dagoen distantzia, baldin eta besoek osatzen duten angelua 45º- koa bada.EMAITZA 7-. 11,25 cm-ko luzera duten konpas baten besoek muturren artean 6,25 cm daude. Aurki ezazu bi besoek osatzen duten angelua. EMAITZA 8-. 6,44 m-ko zuhaitz batek, goizeko une zehatz batean, 8,46 m-ko itzala proiektatzen du. Aurki ezazu Eguzkiaren izpiak lurrarekin osatzen duen angelua. EMAITZA 9-.Triangelu isoszelez baten alde desberdinak 54 cm neurtzen ditu eta berdinak diren angeluak 42º. Aurki itzazu alde berdinak, altuera eta triangeluaren azalera. EMAITZA 10-.Kalkulatu dorre baten altuera 13 m-ko itzala egiten duenean eta Eguzkiaren izpiek lurrarekin 50º-ko angelua.EMAITZA

  3. Problemak (11-14) 14-.Ondoko trapezioaren altuera eta azalera kalkula itzazu. EMAITZA TRIGONOMETRIA 11-. Kalkulatu erronbo baten angeluak diagonalek 12 eta 18 cm badituzte. EMAITZA 12-.Tximini baten oinpetik 48 m-ra aurkitzen den 1,8 m-ko behatzaile batek tximiniaren punturik garaiena 36º-ko angelupean, horizontalarekin ikusten du. Tximiniaren altuera aurki ezazu.EMAITZA 13-.Aurki ezazu kono baten bolumena baldin eta oinarriaren erradioa 5 cm eta erpinean aurkako bi aldek (angelu konikoa) osatzen duten angelua 72º-koa badira.EMAITZA

  4. Problemak (15) 15-.Irudian agertzen den markesinak 7,20 m ditu eta 23º-ko inklinazioa du. Zein da babesten duen korridorearen zabalera? EMAITZA TRIGONOMETRIA

  5. Problemak (16-17) 16-.Ondoko irudiaren x, y, z eta t-ren balioak kalkula itzazu. EMAITZA 17-.Ondoko ABC triangelua ebatz ezazu; hau da, elementu ezezagunen neurriak aurkitu. Hasi AH altuera marratuz. EMAITZA TRIGONOMETRIA

  6. Problemak (18-19) 18-.Ibai baten zabalera eta ibaiaren beste ertzean dagoen zuhaitz baten altuera ezagutu nahi ditugu. Horretarako zuhaitzaren aurrez aurre jarri behar da; ondoren, horizontalak eta zuhaitz gainetik datorren begi-lerroak osatzen duten angelu neurtu behar da (41º). Ertzetik 25 m urrunduko gara perpendikularra galdu gabe. Berriro neurtuko dugu zuhaitzetik datorren begi-lerroak eta horizontalak osatzen duten angelua (23º).EMAITZA TRIGONOMETRIA 19-.Aireportuko kontrol dorrean hegazkin batek lurreratzeko baimena eskatu du. Une honetan hegazkina lurretik 1 200m-ra dago eta dorreak eta hegazkinak osatzen duten behaketa angeluak (begi-lerroak eta horizontalak osatzen dutena) 30º ditu. Dorreak 40 baditu, zein da hegazkinetik dorrearen oinera dagoen distantzia. EMAITZA

  7. Problemak (20-21) 20-.Gasez betetako globoa askatu dugu eta gorago ez doala ikusi arte begiratu dugu.Maite B puntuan jarriko da eta ni A puntuan. Bion arteko distantzia 5 m-koa da eta A, B eta C lerrokaturik daude (ikusi irudian).  eta  angeluek 40º eta 50º neurtuz gero, zein da globoaren altuera? EMAITZA TRIGONOMETRIA 21-.Irudi bat 1,5 m-ko altuerako oinarriaren gainean dago. Lurreko puntu batetik irudia 42º-ko angelupean ikusten da eta oinarria 18º-ko angelupetik. Irudiaren altuera kalkula ezazu.EMAITZA

  8. Problemak (22) 22-.Irrati baten antena altzairuzko bi kablez tenkaturik dago lurrean, irudiak adierazten duen bezala. Kalkulatu: antenaren altuera, b) kableen luzera, c) B angeluaren balioa. EMAITZA TRIGONOMETRIA

  9. TRIGONOMETRIA Problemak SOLUZIOAK EZ DAGO TXERTATUA

More Related