Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 19

Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC. Testua: D. Amundarainek bildua. Musika: Mozart, Sinfonia 29. zk. PowerPoint PPT Presentation


  • 74 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC. Testua: D. Amundarainek bildua. Musika: Mozart, Sinfonia 29. zk. 2013ko uztailaren 31a. Loiolako garaiko Jauntxoen 13. semea izan zen Ignazio, 1491 jaioa. Gaztetxo-aldia, Loiolan baino gehiago, Gaztelan egin zuen, Arevalon.

Download Presentation

Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC. Testua: D. Amundarainek bildua. Musika: Mozart, Sinfonia 29. zk.

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Aurkezpena: B. Areskurrinaga HC.

Testua: D. Amundarainek bildua.

Musika:Mozart, Sinfonia 29. zk.

2013ko uztailaren 31a.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Loiolako garaiko Jauntxoen 13. semea

izan zen Ignazio, 1491 jaioa.

Gaztetxo-aldia, Loiolan baino gehiago,

Gaztelan egin zuen, Arevalon.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Gaztelako erregeei jarraiki, Iruñean nafarren (Xabierko Frantziskoren familiaren eta abarren) kontra egin zuen gerra.

Han larriki zauritu zuten, eta Loiolara erretiratu beharra izan zuen, sendatzeko.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Loiolan luze egin behar izan zuen sendatzeko.

Halako batean, goi-argiak ukitu zion bihotza.

Eta bizitzari beste norabide bat ematea erabaki zuen.

San Paulo batek eta beste hainbatek egin izan duten bezala: bide zaharrerako zuen sugarra bide berriari ezarriz.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Bihotz-berritzen hasi besterik

ez zuen egin, eta Jerusalem

izan zuen helburu.

Aurrez, ordea, bide luzea egin zuen: bide luzea, bai geografikoki, bai Jesusekiko loturan. Loiolatik Arantzazura; ondoren, Montserratera (aldi hartan, loiolatarrek bazuten harremanik santutegi harekin); handik Manresara.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Manresan jainkozko barne-esperientzia handia izan zuen.

Bizitza guztian izango zuen hura gogoan. Eragin berezia kausatu zion. Bestalde, Manresan hasi zen Gogo Jardunak izango zen liburuxka zirriborratzen.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Gorabehera askoren ondoren, iritsi zen Jerusalemera, 1523an.

Baina ez zuen lortu han gelditzeko baimenik..


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Penintsulara itzulirik, ikasketei ekin beharra sentitu zuen. Halere, ikasketei baino denbora gehiago eskaini zion jendeari Jesusez hitz egiteari. Bartzelona, Alcala, Salamanca korritu zituen.

Guztietan ere errezelo handia agertu zion eliz hierarkiak.

Ez zen ondo ikusia laiko bat kristau-dotrinaz jardutea.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Azkenean, Pariserat jo zuen.

1528-1535 bitartean, han jarraitu zuen ikasten.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

1534a, urte erabakitzailea

izan zuen.

Beste lagun batzuekin, Montmartren hiru boto erlijiosoak

egin zituen, eta laugarren bat erantsi: Lurralde Santura joatekoa edo Aita Santuaren esanera jartzekoa.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

1537an, bere lagun-taldeari «Jesusen Lagundia» izena jartzeko inspirazioa izan zuen.

Aita Santuagandik Lagundia onartua izatea lortu zuelarik, are indar handiagoz ekin zion Jesusen Ebanjelioa hots egiteari.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

«Ad majorem Dei gloriam» izan zuen goiburua. Ignazioren espiritualitatean Kristo da ardatza, Paulo santuaren hari jarraiki:

« Kristo nahi dut ezagutu»

(Flp 3,10).


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Loiolan hasitako konbertsioaz gero, gogo honek arnastu zuen Ignazioren bizitza osoa: Jainkoaren eta gizakiaren zerbitzari izan.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Benetan gizon konprometitua izan zen.

Gogoz kontra, 1541eko udaberrian, Lagundiaren buru izendatu bazuten ere, ez zituen bazter utzi bizitza guztian bere bihotzean gordeak eta elikatuak zituen gogoak: pobreez arduratzea, umeak eta gazteak eskolatzea.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Buru izendatu zuen urte berean, 1541eko udan, 46 eguneko katekesialdia eskaini zuen Erroman.

Katekesirako irrika hori askoz lehenago ere agertua zuen. Parisen gaixotu zelarik eta sendagileen aholkuz Loiolara joan, ez zuen egun onik izan harik eta kristau-dotrina irakasten hasi zen arte, bere anaia nagusiagoren iritziaren kontra..


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Pobreekiko arduraren adibidea, berriz, Erroman prostituituentzat eratu zuen erakundea da. Jendeak zorakeriatzat aurpegiratzen zion arren, Ignaziok aurrera eraman zuen egitasmoa.

José Ignacio Tellecheak garai hartako eta betiko euskal esapide hau jarri du Ignazioren gogo-bihotzetan:

«Beharrak beharra eragiten du». Jende hark, alegia, ez zuen hartzen bide desgizatartzaile hura bere gustuz. Sustraian beste zerbait zegoen, nagusiki familiarik eza. Sustrai hura zen, Ignazioren ustez, erauzi beharrekoa.


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Bere ardurapeko jendeari zion errespetua ere esaldi honek agertzen digu. Erromatar Kolegioaren arduradun izendatu zuen batek kezka agertu zion, nola jokatu behar zuen galdetuz.

Eta Ignaziok:

«Egizu ahal duzuna; egokitu arauak egoerari. Egizu ikusi duzuna eta Espiritu Santuak argituko zaitu».


Aurkezpena b areskurrinaga hc testua d amundarainek bildua musika mozart sinfonia 29 zk

Ignazio 1556ko uztailaren 31n hil zen.

Hil aurreko hiru asmo zehatz hauek aski borobildurik utzi zituen: Aita Santuak Lagundia baiestea,

Gogo Jardunak liburua onartu izatea,

Lagundiko Konstituzioak garaturik uztea.


  • Login