Ikasarrauna
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 15

IKASARRAUNA PowerPoint PPT Presentation


  • 82 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

IKASARRAUNA. Gutarrak (Axular Lizeoa) ZerNola. AURKIBIDEA. Zer da arrauna? Arraunaren historia eta ontzien eboluzioa. Trainera baten ezaugarriak. Estropadak. Zer egin dugu guk? Monitoreetako bati egindako galderak. Amaiera.

Download Presentation

IKASARRAUNA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Ikasarrauna

IKASARRAUNA

Gutarrak(Axular Lizeoa)

ZerNola


Aurkibidea

AURKIBIDEA

  • Zer da arrauna?

  • Arraunaren historia eta ontzien eboluzioa.

  • Trainera baten ezaugarriak.

  • Estropadak.

  • Zer egin dugu guk?

  • Monitoreetako bati egindako galderak.

  • Amaiera.

Arraunari, ontziei, estropadei eta ikasaurraunari buruz informazioa jakiteko, egin klik aurkibideak dituen puntu ezberdinetan, mesedez.


Zer da arrauna

ZER DA ARRAUNA?

  • ARRAUNA:Arraunei eraginez eta arautegi bat betez egiten den ur-kirola da.

  • 2 era ezberdinetan egin daiteke arraun :

  • Banku mugikorra : Arraun egiteko modu honetan, esertzeko lekua gurpilen gainean dago, era honetara, hankak erabili daitezke inpultsoa egiteko.

  • Banku finkoa : Izenak dioen bezala, esertzeko lekua finkoa da (gurpilik gabe) eta indarra besoek egin behar dute.

    2 kasuetan, arraunlariak poparantz begira daude(norabideari bizkarra emanez).

    Gaur egun,Espainian, apustuak egiteko ohitura dago lasterketetan.


Arraunaren historia eta ontzien eboluzioa

ARRAUNAREN HISTORIA ETA ONTZIEN EBOLUZIOA

  • ARRAUNAREN HISTORIA:

    Ingalaterran, sortu eta garatu zen XVII. mendean. Nobleen kirola zen hasiera batean. Aurrerago, mundu osoan zehar zabaldu zen. XIX. mendean, Ingalaterra kanpoan lehen arraun klubak sortu ziren. Espainian, Portugalen eta Argentinan, oraindik ere, XIX. mendearen erdialdean sortutako arraun klubak daude.

    Aipatzekoa da, arraunaren garapena azkarra izan dela. Bai oinarrizko kontzeptuetan, bai ontzietan eta bai teknikan.

    Gaur gun, dagoeneko, ez da nobleen kirola.

    Emakumeek, duela 100 urte baino lehenago hasi ziren kirol honetan parte hartzen.

    Arraun lehiaketa mota asko sortu dira historian zehar.


Ikasarrauna

Duela 300 urte baino gehiago, lehen esan bezala, Ingalaterran sortu zen arrauna.

Hauek zaldiez eta gurdiez gain, bazuten beste garraiobide bat. Tamesis ibaiak lotzen zituen herrialde honetako hiri garrantzitsu asko, eta oso erabilia izan zen trainera hau. Azkenean, estropadak egiten hasi ziren.

Ezagutzen den estropada zaharrena 1775. urtean ospatu zen. Hala ere, ziur gaude ez zela gaur egungoak bezalakoa izango. Oxford eta Cambridge-eko estropadak ere hasi ziren egiten. Lehenengoa 1829an egin zen. Eta jarraian, beste herrialdeetara zabaldu zen Ingalaterran sortutako ur-kirola.


Ikasarrauna

Honen antzekoak ziren lehen piraguak.

Euskal Herrian, ontzigintza garrantzitsua izan zen, baleen arrantza dela eta.

  • ONTZIEN EBOLUZIOA:

    Ez da ezagutzen zehatz mehatz zein izan zen lehenengo ontzia, baina honen eboluzio antzeko bat izan dutela ontziek uste da :

    Lehenik, egur gainean zihoazen makila batekin bultzaka.

    Beranduago, egur zatiari forma eman zioten, ontzi itxura lortuz, honela pertsona barnean zihoan. Oraingoan, arraun bat dute bultzatzeko, gaur egungoen antzera.

    Jarraian, Poloetan piraguak sortzen hasi ziren. Hau da, egurra gainetik estaliz, eta arraunaren bidez bultzatzen zuten.

    Ondoren,haizearen indarra erabiltzen hasi ziren belekin, hala ere, arraunak ere bazituzten haizea ez bazegoen (bikingoek horrelakoak erabiltzen zituzten).

    Azkenik, gaur egun, ontziak motor bidez mugitzen dira.


Trainera baten ezaugarriak

BABOR

ESTRIBOR

TRAINERA BATEN EZAUGARRIAK

  • Hona hemen trainera baten ezaugarri batzuk, orokorrean:


Ikasarrauna

Materialaegurra da.

  • Marrazkia aztertu eta bertan ikusiko duzue informazioa: Materiala egurra dela, 12 metro luze dela, alde batean 0,75 metroko altuera duela eta bestean, aldiz, 0,95 metrokoa.


Estropadak

ESTROPADAK

  • Txapelketetan, trainera bakoitzean, 13 arraunlari eta patroi bat doaz. Lasterketa hauek itsasoko uretan egin ohi dira, Ziabogarekin.

  • ZIABOGA: Arraun ontzia biratzeko alde bateko arraunlariek ziatzea (arraunlariak begira dauden alderantz egin arraun) eta bestekoak bogatzea (arraunlariak begiratzen ez duten alderantz arraun egin).

  • Estropada gehienak 5556 metrokoak dira. 13. arraunlaria proan kokatzen da eta honek “pika” (arraun txiki bat) brankean bermatuz ziaboga errazten eta azkartzen du.


Kontxako estropadak

KONTXAKO ESTROPADAK

Kontxako estropadak, lehen aldiz, 1879. urtean antolatu ziren. Hauek udarako festetako planetako elementu bat gehiago zen Donostian.

Garai artan, arrantzarako trainerak erabili zituzten. Estropada honek izan zuen arrakastak, hurrengo urteetan errepikatzea ekarri zuen. Honela Kontxako estropadak sortu ziren gaur egun arte.

Esan beharrekoa da, gerra zibilan zehar, zenbait urteetan ez zutela hau ospatu edo egin.

Kontxako estropadak (Donostia) oso famatuak dira, horregatik, horien informazio eskaintzen dizuegu :

http://www.youtube.com/watch?v=cyc-elDBkcM

Hona hemen Donostian estropada bat.


Zer egin dugu guk

ZER EGIN DUGU GUK ?

  • 2009/03/26:

    Egun honetan, monitoreak gure ikastolara etorri ziren (Axular Lizeora) arratsaldez. Monitoreak, bat aita zen eta bestea, aldiz, nahiko gaztea. Biak mutilak.

    Power Point bat ekarri zuten eta honekin azalpen luze bat eman ziguten arraunari buruz. Ondorean, soka bat eman ziguten eta honekin estrobo bat prestatzen ikasi genuen. Azkenik, lokarri antzeko batekin pultsera bat egin genuen. Hori guztia egiten 2 ordu eraman genituen. Eta hurrengo egunean arraun egitera joan ginen Donostiako klubera.


Ikasarrauna

  • 2009/03/27:

    Egun honetan, lehen esan bezala, arraun egitera joan ginen. Hau da, teoria praktikan jartzera. Autobusez Urumeara iritsi bezain laster, erabili beharreko trainerak atera genituen.Jarraian, 4 talde egin genituen. Ordu eta erdiz, horietako bi taldek arraunaz gozatu zezaketen flotagailu moreekin.

    Ondoren beste taldeak joan ziren arraun egitera, gainerakoak gimnasio batean itxoiten zutelarik.

    Azkenean, materiala jaso eta autobusez bueltatu ginen Axularrera.

    Arraun egitea, gehienei behintzat asko gustatu zaigu, honek dakartzan ondorioekin : askok babak genituen eskuetan eta hurrengo egunean aujetak tripan.


Monitoreetako bati egindako galderak

MONITOREETAKO BATI EGINDAKO GALDERAK

  • GUTARRAK:Oso zaila al da, zuretzat, arraun egitea?

  • IÑAKI:Bueno, orain ez, baina honetan hasi nintzenean ez zen batere erraza.

  • GUTARRAK:Zein adinekin hasi zinen arraunean?

  • IÑAKI:11 urterekin.

  • GUTARRAK:Zerk bultzatu zintuen arraun egitera?

  • IÑAKI:Ba, jendea honetan ikusten nuen eta probatu egin nahi nuen.

  • GUTARRAK:Nola deitzen da zuk parte hartzen duzun arraun taldea?

  • IÑAKI:Isuntza du izena, bertako patroia naiz.

  • GUTARRAK:Arrakastatsua al da zure arraun taldea?

  • IÑAKI:Isuntza arrakastatsua izan da, baina momentu honetan ez hainbeste.

  • GUTARRAK: Zenbat jende sartzen da trainera batean?

  • IÑAKI: Bueno, nirean behintzat, 13 eta patroia.


Ikasarrauna

IÑAKI (monitorea)

  • GUTARRAK:Txapelketa garrantzitsuren batean hartu duzu parte inoiz?

  • IÑAKI: Bai, hartu dut parte.

  • GUTARRAK: Zenbat ikastolekin egiten duzue lan?

  • IÑAKI: 40 bat ikastolekin, gutxi gora behera.

  • GUTARRAK: Beste kirolen bat egiten al duzu?

  • IÑAKI: Mendiko bizikleta egiten dut batzuetan, baina ez dut konpetitzen.

  • GUTARRAK: Ba al dakizu zer den “ZerNola”?

  • IÑAKI: Bai, nire lankidearen semean ZerNola Olinpiadetan hartzen du parte.


Amaiera

AMAIERA

  • Eskerrik asko. Hau da dena, eta probatu ezazue arrauna, bikaina da eta. Agur.


  • Login