1 / 19

LANDAREEN ZELULA-PARETA

LANDAREEN ZELULA-PARETA.

fallon
Download Presentation

LANDAREEN ZELULA-PARETA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. LANDAREEN ZELULA-PARETA

  2. Zelula mintza biltzen duen beste mintz zurrun bat da, bakteria (prokariota), onddo eta landare (eukariotak) zelulek dutena. Zelula mota bakoitzean konposizio jakin bat du funtzio berdina izan arren. Landare-zelulen horma gogorra eta bizigabea polisakaridoz, monosakaridoz eta gatz mineralez osatua dago, osagai nagusia zelulosa delarik. Zelula hormaren 20-40% zelulosak eratzen du.

  3. Zelulosa polisakaridoa, B-1,4 lotura glukosidikoz lotutako glukosa molekulaz osatua dago, eta izadian aurkitzen den gai organiko ugariena da.( C6 H10 O5) N. Landareetan era askotara agertzen da, zelularen heldutasunaren arabera; zenbaitetan gogorra da, besteetan biguina; kotoia edo itsusa adarraren barreneko mamia ia zelulosa garbiak dira. Ezin disolba daiteke disolbagarri gehienetan B-1,4 loturari eske hidroliza ezina baita. Gizakiak ezin du txegosi, baina bai animalia belar jaleek, horretarako hesteetan dituzten zenbait bakteria txegos dezaten behar adina denbora edukiz. 40 zelulosa molekula paraleloki elkartzean hidrogeno zubiei esker mizela izena ematen zaie, eta mizela hauez eratutako filamentu txikiei mikrofibrilarrak.

  4. EGITURA ETA OSAK ETA KIMIKOA: • Erdiko xafla: Zatiketa zelularrean zelula alaba biak honen bitartez lotuak daude, plaka zelular modura agertzen da. Pektinaz osatua. Denborarekin azidotasuna galtzen du Ca2+ ioekin elkartzean pektina pektato bilakatuz. Egitura bakuna eta sendotasun likatsua du pektinari esker. Itxura homogeneoduna. Ura gas eta molekula hidrosolugarri txikientzat iragazkorra. Hormaren lodiera zelularen adina eta funtzioekin lotuta dago eta hiru geruzatan banatzen da.

  5. EGITURA ETA OSAK ETA KIMIKOA: • Horma primarioa: Landare zelularen kanpoko aldea mugatzeaz arduratzen da. Zelula gazte eta hazten daudenetan ageri ohi da. Horma hau 3-4 kapa erretikulu mikrofibrilarrez eta matrize amorfoz osatua dago. Zelulosaz, pektinaz eta hemizelulosaz eratua. Mehea eta malgua da substantzia peptikoei esker eta mikrofibrilarren kokapen desordenatuagatik ere. Horma hau duten zelulek mitosi bidez berriz zatitzeko gaitasuna dute. Ura gas eta molekula hidrosolugarri txikientzat iragazkorra.

  6. EGITURA ETA OSAK ETA KIMIKOA: • Horma sekundarioa: zelularen barrualderantz eratzen da horma primario gehiago sortzen ez denean eta elongazioa bukatutakoan, arinagoko horren kontrako norabidean; horrela gogorrago bilakatzen da zelularen barruko presioa jasan ahal izateko. Zurruna eta deformagaitza da. Zelula bakoitzean espezializaioaren arabera sortzen da, egitura- eta garraio-funtzioa duten zeluletan ageri ohi da. Sortzen den heinean protopektina kantitatea gutxitzen doa eta zelulosa kantiatea gehitzen, behin heldutakoan protoplasma hil egiten da.

  7. HORMA ZELULARRENA ARTEKO EGITURA: • Plasmodesmoak: Zelularen arteko kanalak zitoplasmak elkar komunikatzeko, zelulen arteko ura eta solutuen garraio sinplastikoa ahalbidetzen du. Horrela zitoplasmak jarraitasuna du zelulatik zelulara eta horri esker bizkorrago burutzen da substantzien zirkulazio haien artean.

  8. HORMA ZELULARRENA ARTEKO EGITURA: • Punteadurak: zelula-hormaren estuguneak dira. Zelularen tamaina handitzean, loditasuna ere handitzen da gune batzuetan izan ezik, gune hauetan plasmodesmo kontzentrazio handia aurkitzen da. Horma sekundariorikez dagoen guneetan ematen da, horma primarioak meheago geratzen direlarik.

  9. ZELULAREN ALDAKETAK • INKRUSTAZIOA: Partikula berrien gehikuntza hormen artean. Zelula tentsioarekiko erresistentea da, baina ez konpresioarekiko; inkrustazioaren bidez gogortu eta sendotu egiten da zelula. Gehitzen den substantzia lignina edo gatz minerala izan daiteke. Landareen behar izanaren arabera propietate fiskiko-kimikoetan du eragina. Inkrustazio edo adkrustazio bidezko izan daiteke.

  10. ZELULAREN ALDAKETAK LIGNINA: Zelulosaren ostean horma sekundarioaren gairik garrantzitsuena. Mikrofibrilarren inguruan korapilatzen da proteina entzimatikoen laguntzaz, prozesu honi lignifikazioa deritzo. Sendotasuna ematea du funtzio. KONPOSATU MINERALAK: Malgutasuna galdu duten eta hauskor dauden zelulak sendotzea du helburu. Gatz mineralen gehitze prozesu honi mineralizazioa deritzo.

  11. ZELULAREN ALDAKETAK • ADKRUSTAZIOA: Zelularen gainazalean sustantzia baten gehikuntza ematen da kapaz kapa. Adibidez.) kutina, suberina, kalosa, etab.

  12. ZELULAREN ALDAKETAK KUTINA: konposatu koipetsua protoplasmak sortua zelula hormaren gainean kokatzen dena zerazko kapekin konbinatzean kutikula eratuz, prozesu honi kutinizazioa deritzo. Kanpo ingurunearekin kontaktuan dauden zeluletan ematen da. Kutikulak mikroorganismoek sortaraz ditzaketen infekzioen, eguzkiaren erradiazio ultramorearen, lehortearen edo kalte mekanikoen aurkako babesa ematen die landareei.

  13. ZELULAREN ALDAKETAK SUBERINA. Konposatu koipetsua da, horma primarioaren barnealdean kokatzen da eta protoplasmaren heriotza eragiten. Suberifikazioa deritzo prozesu honi. Zelula kanpoko mikroorganismoetatik babesten du eta iragazgaitz bilatzen da gas eta urarentzat. KALOSA: mintz plasmatikoa sintetizatzen du, arin sortu eta deusezten delarik zelulak epe batean asilatzea behar badute. Kalosifikazioa deritzo. ZERA: kutikularen gainetik ageri ohi da. Mahatsean adibidez eta hainbat landareren horrietan.

  14. ZELULAREN ALDAKETAK ESPOROPOLENINA: kimikoki oso erresistentea, soilik oxidazioaren bidez degrada daiteke. Esporak eta polen aleak babesteko funtzioa betetzen du. • BESTE BATZUK: GELIFIKAZIOA: Kanpoaldeko zelulen mintza urarekin kontaktuan dagoela zelula handitu egiten da eta protoplasmak gelatina moduko bat eratzen du. PIGMENTAZIOA: Zelula paretaren koloreztatzea da.

  15. FUNTZIOAK • Egitura-funtzioa. Zelulek kokapen oso espezifikoa dute landarearen baitan, eta horri esker eusten dio landareak bere formari, zutik mantentzen da. Zelula guztiz puztu edo txikitu egiten bada ere, pareta zelularrak landarearen forma mantenduko du. • Babes-funtzioa. Defentsa modura jokatzen du kanpoaldeko bakterio edo beste patogeno batzuen aurrean.

  16. FUNTZIOAK • Transpirazioa. Zelula eta inguruaren artean gertatzen den trukea ahalbidetzen du. Poroen arabera substantzia batzuk igaroko dira ala ez. • Zurgapena. Elikagaiak zurgatzeaz arduratzen da. • Zelularen hazkuntza erregulatzen du. landarearen behar izanaren arabera zelula-horma biguindu eta gogortu egiten da horrela landarearen hasiera bizkorragoa delarik gune batzuetan beste batzuetan baino.

  17. EGILEAK • MAITANE ERLEAGA ARANAS • MARINA ORDORIKA PAGAZAURTUNDUA

More Related