1 / 10

OINARRIZKO EZAUGARRIAK

OINARRIZKO EZAUGARRIAK. Esperimentala Borondatezkoa Malgua eta ikastetxearen errealitatera egokitua Bat-etortzeko prozesua: Saiakuntza guztiak baliatzea (ikastetxeko aurrekoak, eta aldi berean beste batzuetan egiten ari direnak. Adib.: errefortzua A ereduan, esperientzia eleaniztunak)

ellis
Download Presentation

OINARRIZKO EZAUGARRIAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. OINARRIZKO EZAUGARRIAK • Esperimentala • Borondatezkoa • Malgua eta ikastetxearen errealitatera egokitua • Bat-etortzeko prozesua: Saiakuntza guztiak baliatzea (ikastetxeko aurrekoak, eta aldi berean beste batzuetan egiten ari direnak. Adib.: errefortzua A ereduan, esperientzia eleaniztunak) • Ez dakar bi hizkuntza ofizialen helburuetatik aldentzea, ez eta ahaleginak eta baliabideak galtzea ere • Orokortzeko, adostasuna beharko da

  2. EUSKALDUNTZE-PROZESUAK BULTZATZEA • Irale, NOLEGA, Ulibarri • Babes osoa programa horiei. • “Hezkuntza-sistemak, salbuespenak badiren arren, ez du konpontzen –eta ezin du konpondu– hizkuntza zuzen ikastearen arazoa. Agerikoa da aldi berean beste ahalegin batzuk egin behar direla zenbait gizarte-arlotan: familia, aisia, enpresa eta abar”. Euskara 21

  3. ATZERRIKO HIZKUNTZAKO HIZKUNTZA-GAITASUNA HOBETZEKO EGINDAKO EKINTZAK • 96. Ingelesa goiz sartzea. • 96. Lehen esperientzia eleaniztunak. • 2000. Hizkuntza-prozesuen programa • Hizkuntza ezagutza-gai • Gizarte-harremanetarako tresna • Ikasteko tresna • 2003. Esperientzia eleaniztuna Bigarren Hezkuntzan. Ingelesez edo frantsesez. ISEIk ebaluatutakoa. • 09/10. Hizkuntza finkatzeko barnetegiak. Ingelesa udan. Garatu.

  4. CLIL METODOLOGIA • Atzerriko hizkuntzak irakasteko metodo tradizionalen emaitzak baino hobeak lor daitezke • CLIL metodologia. Oinarrizko printzipioak: • Hizkuntza ikasteko erabiltzen da, komunikatzeko erabiltzeaz gain. • Ikasten duzun ikasgaiaren araberakoa izango da ikasi behar duzun hizkuntza-mota. • Hizkuntza erabiltzerakoan, jarioa garrantzitsuagoa da zehaztasuna baino, hasierako urratsetan, bereziki.

  5. Hezkuntza Marko Hirueleduna: Ezaugarriak (I) • LHko 4. mailan eta/edo DBHko 1. mailan hasiko da. Pixkanaka ezarriko da, eta 3 ikasturte irauten du. • Euskara, gaztelania nahiz atzerriko hizkuntza irakasgai eta ikasgai izango dira dagozkion hizkuntza-eremuetan, eta tresna izango dira hizkuntzakoez bestelako eremuak eta gaiak irakasteko. • Lehen Hezkuntzan - gutxienez 5 ordu edo saio hizkuntza bakoitzean (euskara, gaztelera eta atzerriko hizkuntza). DBHn - gutxienez 6 ordu. Barne daude hizkuntza bakoitzari berez dagozkion orduak ere. • Ordutegia orotara hartuta, ikastetxeak erabakiko du hizkuntzetako bakoitzari zenbat ordu emango dizkion. Ez dute zertan berdinak izan saiakuntzako ikasturte guztietan. • Horretarako dituzten irakasleen eta ikastetxeko beste irizpide batzuen arabera zehaztuko da zer ikasgai edo ikasgai-bloke irakatsiko diren hizkuntza bakoitzean.

  6. Hezkuntza Marko Hirueleduna: Ezaugarriak (II) • Behin betikoak diren irakasleak eta/edo ikastetxean esperientzia zabala dutenak lehenetsiko dira. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 mailako gaitasuna izan beharko dute, gutxienez, atzerriko hizkuntzan • Esperientziak dirauen hiru urteetan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute. • Prestakuntza-ikastaroak egingo dituzte, atzerriko hizkuntzan sakontzeko eta jakiteko zein diren komunikazio- eta ikasketa-hizkuntza nagusia ez den beste hizkuntza batean curriculum-arloak emateko didaktika eta metodologia egokiak. • Ikasleak HMHn sartzea: borondatezkoa eta aurretik hizkuntza-mailaren probarik egin gabe. • Gutxienez hasierako ebaluazioa eta azken ebaluazioa egingo dira komunikatzeko edo ikasteko hizkuntzaz bestelako hizkuntzan emandako curriculum-arloetan.

  7. Ikastetxeak eta ikasleak aukeratzea • Saiakuntzan parte hartzeko, ikastetxeak hau behar du: zuzendaritza-taldearen babesa eta klaustroak eta ordezkaritza-organo gorenak onartzea. • Curriculum-arloak euskaraz, gazteleraz eta atzerriko hizkuntzan emateko gaitasuna duten irakasleak. • Erronka: Irakasleen gaitasun-maila handitzea H3n. Hasierako maila B2 izango da, baina, pixkanaka, handitu egingo da.

  8. Saiakuntzaren helburu orokorrak • Ikastetxeen autonomia garatzea • Esparru horretan, bere Hizkuntza Proiektua eratzea • Egungo hizkuntza-ereduak gainditzeko aukera emango duten baldintzak ezartzea

  9. Saiakuntzaren helburu espezifikoak • Hizkuntza-aniztasuna sustatzea, bai eta hizkuntzak irakas-hizkuntza moduan erabiltzea ere, eragin handiko metodologia izango baita etorkizunean hizkuntzen ikaskuntzan. • Ikaskuntza-proposamen integratzaileak eta globalak egitea, eta gainditzea egungo banaketa, hots, hizkuntza-arloak eta curriculumeko gainerako ikasgaiak bereizita lantzen dituen eredua. • Ikastetxeek beren hizkuntza-errealitatea eta errealitate soziokulturala azter dezaten sustatzea, eta ikasleen ikaskuntza-beharrak asetzeko proposamenak plantea ditzaten sustatzea. • Irakasle guztiak inplikatzea ikasleen hizkuntza-gaitasunak garatzeko arduran, hizkuntzak curriculumeko zeharkako baliabide nagusitzat jotzen dituztela. • Hizkuntza “jatorrizko hiztun onek” bezala menperatzeko helburua erlatibizatzea. Hizkuntza-gaitasuna continuum bat da.

  10. Prestakuntza eta aholkularitza • Prestakuntza • Hasierako modulua • Baterako prestakuntza-saioak • Prestakuntza-saioak, ikastetxe bakoitzean • Aholkularitza: • Mintegiak, hizkuntza eta arloka • Erreferentziazko aholkularia: saiakuntza abian jartzen eta ezartzen laguntzen du

More Related