1 / 29

- Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia?

- Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia?. Hainbat lagungarri eta arreta berezi behar dituzten ikasleek izango dute. - Urritasun fisikoak, psikikoak edo sentimenekoak - Portaeran desoreka larriak Gizarte edo kultura-egoera kaltetua Adimen-gaitasun handiko ikasleek.

elias
Download Presentation

- Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia?

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. - Nortzuk izango dute hezkuntza-premia berezia? Hainbat lagungarri eta arreta berezi behar dituzten ikasleek izango dute. • - Urritasun fisikoak, psikikoak edo sentimenekoak • - Portaeran desoreka larriak • Gizarte edo kultura-egoera kaltetua • Adimen-gaitasun handiko ikasleek • “Hezkuntza-premia bereziak izango dituzte eskolatze-aldi osoan edo epealdi batean?” • Zergatik? - Zeintzuk dira hezkuntza-premia berezien erantzunaren printzipioak? Normalizazioa eta eskolan integratzea

  2. - Hezkuntza-premia bereziak antzemateko eta baloratzeko kualifikazio anitzetako adituez osatutako taldeak izango dira. Horien izena talde multiprofesionala da. EAE ze izen daukate? • Hezkuntza-premia bereziak eskolatze aurretik antzeman ez badira, nor izango • da abiapuntua? - Noren lankidetza izango du? - Diagnosia egiterakoan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen legezko ordezkariek baimena eman behar dute. Egia / gezurra.

  3. Hezkuntzako administrazioasaiatuko da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleakahalik eta azkarren, txiki-txikitatik, antzematen, baloratzen eta ikasle horiei arreta eskaintzen. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zerbitzu arduradunen bitartez harremanetan jarri beharko du foru aldundietako Gizarte Ongizateko eta Osasun Saileko zerbitzu arduradunekin. Zeintzu “figura” koordinatu daitezke hemen?

  4. - Zer da ebaluaziopsikopedagogikoa? Irakaskuntza eta ikaskuntzaprozesuan parte hartzen duten elementuanitzi buruzko informazio garrantzitsua biltzen, aztertzen eta baloratzen duen prozesua. - Zein da ebaluaziopsikopedagogikoaren helburua? Nortasunaren edota ikasketaren garapenean desorekak aurkitzea. Hezkuntza-premia bereziak antzematea. - Zeren inguruan hartzen dira erabakiak? Ikasleak gaitasunak garatzeko behar izan ditzaketen laguntza-motei buruz.

  5. - Ebaluazio psikopedagogikoa nola egingo da? Curriculumarenebaluazioan eta ikasleairakaslearekin, ikasgelakolagunekin, ikastetxean eta familian nolakonpontzenden ikusita egingo da. • Informazioaren babesa eta isilpekotasunaren erantzukizuna ikastetxeko zuzendaritzarena, partehartzearen arduradunena eta jakinaren gainean dauden guztienaizango da. Zergatik?

  6. - Administrazioari ezer esan gabe ikasle bati curriculumaren norbanako egokitzapen bat egin diezaioket? - Zertarako da administrazioak erabiltzen duen informazioa? Administraziorakoinformazioa beharrezko baliabideak emateko izango da eta irakasleentzako informazioa dagokion curriculumarenegokitzapenak egiteko. - Egokitzapenen inguruan informazioa modu ulergarrian emango zaie legezko ordezkariei. Zergatik?

  7. - Eskolaratzeko momentuan non eskolaratuko dira ume guztiak? Ahal denean, behintzat, gela arruntetaneskolatuko dira ikasle guztiak, eta behar-beharrezko denean baino ez ikastetxe arruntetako heziketa bereziko geletan edo gela egonkorretan.Ezinbestekoizan dadinean, heziketa bereziko ikastetxeetan emango zaie heziketa ikasle horiei.

  8. Lehentasuna aitortuko zaie diru publikoarekin mantendutako ikastetxeetan onartuak izateko, premia espezifikoetarako baliabide egokiak baldin badituzte edo talde multiprofesionalak egindako eta hezkuntza-administrazioak onartutako proposamenean baliabide horiek sartzen badira. Nolanahi ere, banaketa orekatua izango da ikasleen kopurua eta gorabehera bereziak kontuan hartuta. Zergatik?

  9. - Zu ikastetxe publiko bateko irakaslea zara. Autista den umea eskolaratu berri dute zure eskolan. Zure irakaskideekin hitz egin ostean umea “ez hartzea” pentsau duzue… Neurri hau hartu dezakezue? -…eta itzartutako ikastetxe pribatu bateko irakaslea bazina? - Diru publikoarekin mantentzen diren ikastetxe guztiek nahitaez onartu beharko dituzte hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak…

  10. - Derrigortuta al daude ikastetxean neurri bereizgarriak jasotzera bere ikasketa-proiektuan, eskolatuta dauden hezkuntza-premia bereziko mota ezberdineko ikasleei erantzuteko?

  11. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzea Haur Hezkuntzan legeak etapa horretarako oro har ezartzen dituen adinetan hasi eta amaituko da. Salbuespen gisa, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak baimendu ahal izango du urtebete gehiagoz egotea behar duten ikasleentzako. Aurretik, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko talde multiprofesionalak txostena egin beharko du eta beharrezkoa izango da legezko ordezkariak ados egotea eta hezkuntzako ikuskaritzak ontzat ematea. Zergatik? …eta lehen hezkuntzan?

  12. - Zer da eta zertarako egiten da norbanako egokitzapen curricularra? Curriculuma Norbanakoari Egokitzea curriculumeko elementuetan (helburuetan, edukietan, ebaluatzeko irizpideetan, metodologian, antolaketan) beharrezko aldaketa guztiak egitea da, ikasle batek eskolaketa osoan modu iragankorrean edo iraunkorrean izan ditzakeen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko.

  13. Ikastetxeek curriculumaren egokitzapenak proposatu beharko dituzte dekretu honetako 2. atalean adierazten diren hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, baina beti ere egokitzapen horiek ikastetxeko pedagogi autonomia gainditzen dutenean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartu beharko ditu proposatutako egokitzapenak. Zer esan nahi du honek?

  14. - Zein da curriculumaren egokitzapen guztien xedea? Ikasleak curriculumean ezarritako gaitasun orokorrak eskuratzea, dituen aukeren arabera eta ahalik eta gehien integratuta dagokion taldean. Xede horiek lortzen dituzten ikasleek dagokien titulu akademikoa eskuratuko dute; lortzen ez dituztenek prestakuntza egokitua egin ahal izango dute laneratu ahal izateko kualifikazioa lortzeko.

  15. - Ikasleen aniztasunari hezkuntza-erantzun egokia emateko zein da eskolako figura. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziurtatuko du irakasle aholkulariaren arreta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta irakasle orientatzailearen arreta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, ikasleen aniztasunari hezkuntza-erantzun egokia emateko.

  16. - Buru-urritasunen edo garapenaren nahaste orokorren ondorioz hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten ikasleei non emango zaie hezkuntza erantzuna? Ikastetxe eta ikasgela arruntetan emango zaie hezkuntza-erantzuna, ahal dela behintzat. Horretarako, erabilgarri dauden bitartekoez eta baliabideez baliatuko dira eta beharrezkoak diren curriculumaren egokitzapenak egingo dira.

  17. - Non jasoko dute ezgaitasun psikiko larriak eta iraunkorrak dituzten ikasleak arreta? Ezgaitasun psikiko larriak eta iraunkorrak dituzten ikasleek ikasgela egonkorretanjaso ahal izango dute arreta, ikastetxean bertan, etengabeko laguntza egokitua eta curriculum arruntarekin bateragarria ez den curriculum egokituabeharrezkoak baldin badituzte.Ikasgela egonkorrek premia bereziei erantzun ahal izateko baliabide materialak eta giza baliabideak izango dituzte. Dena dela, horrek ez du kaltetuko ikastetxeko dinamika orokorrean sartzeko aukera.

  18. Derrigorrezko eskolatzea amaitzean gorreriaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek hizkuntza biak erabiltzeko gaitasuna izan dezaten (zeinuena eta ahozkoa) eta, horrenbestez gizartean partehartze aktiboa, hezkuntza-administrazioak lagundu egingo du zeinuen hizkuntzak aitorpena eta erabilera izan ditzan, gorrek ikasten duten hizkuntza naturala denez; baita komunikatzeko ahozko eta ikusmeneko sistemen erabilera ere, baina zein izango da ahozko lehen hizkuntza? Hezkuntza-administrazioak ikasleen familiei eta legezko ordezkariei informazioa eta aholkularitza emango dizkie, hezkuntzako laguntza-zerbitzuen bitartez, ahozko lehenengo hizkuntza euskara eta gaztelaniaren artean hautatu ahal izateko aukerei buruz.

  19. - Hezkuntzako administrazioak ikastetxe arruntetanikasle gorrentzako ikasgelen sorrera sustatukodu hezkuntzako etapa guztietan: Egia / Gezurra? Beharrezko baliabideak emango ditu ikasgela horietarako? Adibidez… zeinuen hizkuntza erabiltzen duten irakasleak, eta ahozko hizkuntza irakasteko eta komunikaziorako entzumen-oztopoak ezabatzeko logopedak. Egia / Gezurra?

  20. - Hezkuntza-premia bereziak ikusmen-urritasunaren ondorioz dituzten ikasleei non emango zaie hezkuntza-erantzuna. Hezkuntza-premia bereziak ikusmen-urritasunaren ondorioz dituzten ikasleei ikastetxe arruntetan emango zaie hezkuntza-erantzuna. Horretarako, dagokion laguntza-zerbitzuen aholkularitza izango dute.

  21. - Laguntza-zerbitzuak koordinazioan arituko dira diagnostiko eta ebaluazio psikopedagogikoa egiteko, jarduteko plana ezartzeko eta curriculumaren beharrezko egokitzapenak planteatzeko. Zergatik? Demagun curriculumean sartzeko material egokituak behar dituzula eta baita ikasle horientzako beharrezkoa den ikasmateriala. Nondik aterako dituzu?

  22. - Administrazioak curriculum arruntean sartzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak emango dizkie mugimenezko ezgaitasunaren eta garun-paralisiaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei. Bai / Ez.

  23. - Gizarte edo kultura-egoera kaltetuaren ondorioz behin-behineko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei ikastetxe arruntetan emango zaie hezkuntza erantzuna. Nola? Ikaslearen ezaugarrietara egokitutako hezkuntza-proiektuaren, ikasketa- proiektuaren eta ikasgelaren programazioaren bitartez. Eta nahikoa ez bada? Orokorrean ezarritako neurriak nahikoak ez badira ikasleren batentzat, hezkuntza sendotzeko neurriak hartuko dira eta curriculumaren behin-behineko egokitzapenak egin ahal izango dira.

  24. - Hezkuntza-administrazioa bereziki arduratuko da ingurune kaltetuetan dauden ikastetxeak ez daitezen ingurune berezitu bihurtu, integrazioaren eta normalizazioaren printzipioaren aurka. Nola? Horretarako, ikasgelako programazioan eta taldeen antolaketan malgutasun-neurriak erabiltzeko aukera emateaz gain, ikastetxe horietako irakasleek prestakuntza eta kualifikazio espezifikoa izan dezaten saiatuko da.

  25. - Eskola-moldagabezia larriaren ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei ikasgela eta ikastetxe arruntean eman behar zaie hezkuntza-erantzuna, ahal dela behintzat. Nola? Egoki iritzi diren neurriak hartuko dira curriculuma egokitzeko, hezkuntza sendotzeko eta norberari orientabidea emateko.

  26. * - Noiz egingo dira curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak Curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak ikaslea eskolarizatuta dagoen hezkuntza-zikloaren hasieran egingo dira. Egokitzapen horiek definituko dute oro har ikaslearen eskolarizatzea, bere curriculumaren plangintza orokorra, hezkuntza-erantzunaren antolakuntza eta beharrezkoak diren aparteko baliabideak. - Ziklo baten biagarren ikastaroan egin ahal izango da? Aparteko hezkuntza-egoerak direla eta, curriculum-egokitzapena, ziklo baten bigarren ikastarorako egiten bada, ikasturte horretarako bakarrik egingo da.

  27. - Zergatik ikastetxeak proposatuko du curriculumaren norbanako egokitzapena? - Ikaslearen eskura jarriko ditu sarbide-neurriak, baita ikasi ahal izateko beharrezko laguntza teknikoak edo pertsonalak ere. - Haur Hezkuntzan eta Lehen Mailako Hezkuntzan curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak izango dira curriculumaren erreferentea ikaslea eskolarizatuta dagoen bestelako ziklo edo etapa batean dagoenean. Egia / gezurra.

  28. Ze desberdintasun dago curriculumaren norbanako egokitzapen nabari globalak, ziklokoak eta arlokoak. 1.– Zikloko curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak dira curriculum-arloetan oinarrizko eta funtsezkotzat jotzen diren helburu eta edukin orokorrak deustetzen dituztenak. Horren ondorioz, funtsean aldatzen dira helburu orokorrak eta ebaluatzeko irizpideak. 2.– Arloko curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak dira helburuak, edukinak eta irizpideak arlo batean edo hainbat arlo jakinetan aldatzen dituztenak, bide batez etaparen helburu berdinak mantenduz. Horien helburua da ikasleek etapa amaitzean dagokien titulazioa lor dezaten.

  29. Kasu batzuetan autismotik, buruko atzerapen gogorratik eta garapenaren bestalako arazoetatik eratorritako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten ikasleak ohiko ikastetxetan, ikasgela iraunkorretan eta ikastetxe berezietan eskolarizatuta daude. Horrelakoetan, berezitutako curriculuma izan ahalko da dagokien curriculuma norbanakoari egokitzapenaren erreferentzia-eremua eta aukera egongo da curriculum hori etapari dagozkion arloen inguruan antolatzeko. Egia / Gezurra.

More Related