1 / 16

Bizirik irautea Soluzio-orria

Bizirik irautea Soluzio-orria. Bizirik aterako ote gara?.

effie
Download Presentation

Bizirik irautea Soluzio-orria

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Bizirik irauteaSoluzio-orria

  2. Bizirik aterako ote gara? Ikasketa-bidaia egiten ari gara, eta gure itsasontziak matxura izan du. Horren ondorioz, hondartza xarmagarri batean hondoa jota geratu da. Iraungo ote dugu bizirik erreskatatzera etortzen zaizkigun arte? Litekeena da, ondo antolatzen bagara…

  3. Bizirik aterako ote gara? “Ez aztoratu”, esan digu gure gidariak. “Erreskatatzera etortzen zaizkigun arte egin beharreko zereginak banatuko ditugu. 35 lagun gara. Talde batek janariaz arduratu beharko du; beste batek, garbiketaz; beste batek, laguntza eskatzeko nola komunikatu ikertzeaz” 1

  4. Bizirik aterako ote gara? Beste hainbat uhartean barrena ibiliko gara, janari gehiago edo erabilgarria suerta dakigukeen beste zerbait ba ote dagoen jakiteko. Talde guztiek kide kopuru bera izan behar dute. Zenbat kide izango ditu talde bakoitzak? 1 Erantzuna: Talde bakoitzak 8 kide izango ditu

  5. Bizirik aterako ote gara? • “Barkatu, baina ezin gara talde berdinetan banatu” • “Ederki. Orduan, talderik esleitu ez zaienak zerura eta itsasora begira egongo dira, erreskatatu behar gaituztenak iristen diren ikusteko. Zenbat dira?” 1 Erantzuna: Hiru dira.

  6. Bizirik aterako ote gara? 2 Aurrera, has gaitezen lanean! Ez dago gure artean komunikatzeko modurik. Beraz, talde bakoitzak ordezkari bat bidaliko du, egin dituzten aurrerapenen berri emateko eta janaria eta edaria bilatzeko. Zenbat ordutik behin elkartuko gara, egunean lautan elkartu behar dugula kontuan izanik? Erantzuna: Lotarako orduak kontuan hartu gabe, 6 ordutik behin egin behar genuke bilera. 8 ordu ematen baditugu lotan, 4 ordutik behin egin behar dugu bilera.

  7. Bizirik aterako ote gara? Janariaz arduratu behar duen taldea oso baikor hasi da ogitartekoak eta ur-botilak zenbatzen. “Janari ugari dago; lasai egon gaitezke!” “Ez pentsa…, egin kontuak eta ikusiko duzu…” 3

  8. Bizirik aterako ote gara? 3 • 140 botila ur • 70 ogitarteko • 170 atun-lata • 18 babarrun-poto • 280 zopa-poto • 7 pastel Otorduak oso ondo antolatu behar ditugu… Zuk nola antolatuko zenituzke? Zenbat egunetarako dugu ura eta janaria? Erantzun asko izan daitezke. Hona hemen bat: ura, lau egunetarako (egunean 1 botila pertsona bakoitzeko); janaria, hiru egun eta erdirako (egunean 2 otordu pertsona bakoitzeko); zopa, 4 egunetarako (egunean 2na zopa); 2 pastel zati (bakoitzetik 10 zati egiten badira)

  9. Bizirik aterako ote gara? 4 Bitartean, garbiketa egin behar duten taldekoak zereginak banatzen ari dira: “24 gune daude guztira: gelak, bizkarra, sukaldea… Zenbat garbitu behar ditu gutako bakoitzak egunean?” Erantzuna: Hiru gune bakoitzak. Gune bakoitzaren tamaina ere aintzat hartzea komeniko litzateke.

  10. Bizirik aterako ote gara? Komunikazioez arduratu behar duen taldea nahasirik dago kabinako tresnei begira. “Ideiarik ere ez dugu zer uki dezakegun ezer apurtu gabe…” “Begira, morse kodeari buruzko liburu bat topatu dut!” 5

  11. Bizirik aterako ote gara? “Laguntza eskatzeko, SOS mezu bat bidaltzen asmatu beharko dugu. Horrela da: . . . - - - . . . “Ikusi nuen film batean, argien bidez bidaltzen zituzten mezuak. Itsasargi bat edo oso argi indartsua ematen duen zerbait bilatu behar dugu…” 5

  12. Bizirik aterako ote gara? 5 “Hemen, liburuan, itsasontzietan erabiltzen den itsasargi bat aipatzen du. Blinker omen du izena “Botoi horietako batek aktibatuko du, noski…; 23 botoiko 39 ilara baditugu, zenbat botoi dauzkagu probatzeko? “Oso ideia txarra da hori; hondamendia eragin dezakegu botoiak sakatuz”. Erantzuna: 897 botoi daude; baina horrek ez du garrantzirik, eskuliburua behar dela kontuan izanik.

  13. Bizirik aterako ote gara? 5 “Hobe izango da liburu horiek gure artean banatzea, botoien funtzionamendua azaltzen duen bat lehenbailehen aurkitzeko. Begira, 5 apal dira…, bakoitzean 15 bat liburu daude…; gutxi gorabehera, zenbana… egokituko zaizkigu?” “Hau lana!” “Taularen eskuliburua bilatu besterik ez dugu egin behar; ez dugu liburu bakoitza irakurri behar…” Erantzuna: 75 liburu dira; bakoitzak 9 edo 10 liburutan begiratu beharko du.

  14. Bizirik aterako ote gara? “Zorte handia izan dugu gero! Gure taldeari lanik atseginena egokitu zaio. Hondartzan barrena ibiltzea, fruta-arbolaren bat edo sutarako egurra aurkitu arte, bai dibertigarria!” “Bai… oso dibertigarria…, lehoi bat, suge bat, hartz bat, edo uharte honetan bizi dena, dena delakoa, agertzen ez zaigun bitartean…” “Itsasontzira itzuli nahi dut, ez dut uharte honetan hil nahi!" 6

  15. Bizirik aterako ote gara? 6 “Itxaron! Zer da hura?” “Niri herri bat dela iruditzen zait!” “Egia, etxeak dira” Salbatuta gaude!” “Nire ustez, banatu egin behar dugu: erdiak herri hartarantz joango dira, eta beste erdiek gainerakoei zer aurkitu dugun esatera joan behar dute”. “Zu beti berdin, banatzearekin tematuta! Orain ez dio axola… Salbatuta gaude!” “Zer ondo! Etxera itzultzeko 4 itsasontzi ematen badizkigute…, gutako zenbat joango dira itsasontzi bakoitzean?” Erantzuna: 3 itsasontzitan 9 joango dira; eta beste itsasontzian, 8

  16. Bizirik irautea Soluzio-orria

More Related