slide1
Download
Skip this Video
Download Presentation
SALMOAREKIN OTOITZEAN

Loading in 2 Seconds...

play fullscreen
1 / 10

SALMOAREKIN OTOITZEAN - PowerPoint PPT Presentation


  • 117 Views
  • Uploaded on

SALMOAREKIN OTOITZEAN. P asiotarrak. 6. SALMOA. ERASOTUAREN NEGARRA. Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik. Erruki zakizkit, Jauna, makaldua bainago. Senda nazazu, Jauna, hezur guztiak koloka baititut, ikara bizian barrua. Eta zu, Jauna, noiz arte geldi?.

loader
I am the owner, or an agent authorized to act on behalf of the owner, of the copyrighted work described.
capcha
Download Presentation

PowerPoint Slideshow about ' SALMOAREKIN OTOITZEAN' - easter


An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Presentation Transcript
slide1

SALMOAREKIN

OTOITZEAN

Pasiotarrak

slide2

6. SALMOA

ERASOTUAREN

NEGARRA

slide3

Jauna, ez ni zigortu haserre,

ez ni zentzatu sumindurik.

Erruki zakizkit, Jauna,

makaldua bainago.

slide4

Senda nazazu, Jauna,

hezur guztiak koloka baititut,

ikara bizian barrua.

Eta zu, Jauna, noiz arte geldi?

slide5

Arren, Jauna, libra nazazu,

salba heriotzatik, onbera zara eta.

Hilda gero, ez da inor oroitzen zutaz:

hildakoen Egoitzan, nork goretsi Zu?

slide6

Akitua nago aieneka.

Gauero malkoz bustitzen dut ohea,

blai eginda uzten etzalekua.

Begiak nahigabez lausotuak ditut,

horrenbeste zorigaitzez ahulduak.

slide7

Alde niregandik, gaizkileok,

entzun baitu Jaunak nire zotina.

Bai, entzun du nire erregua,

onartu du Jaunak nire otoitza.

slide8

Lotsa bitez

eta izutu nire etsaiak!

Egin bezate atzera,

bat-batean lotsaturik!

slide10

OTOITZA

GUREKIN EGON ZAITEZ

Mendiko haize ta eguzkitan gure poz eta osasun,

arrisku eta estualdian Zu zaitugu gure lagun.

GURE BIDERAKUSLE, JAUNA, IZAN ZAITEZ,

DENOK BIZI GAITEZEN BETI ON EGINEZ.

Olatu handi beldurgarriak orroaka itsasoan,

baina ez gara, Jauna, gu beldur, Zu zaude gure ondoan.

Kale arteko joan etorri eta lanean gabiltza,

eta Zuk, Jauna, duzu poztutzen ta indartzen gure bizitza.

Gurekin egon zaitez mendian, itsasoan eta kalean,

gurekin egon zaitez lanean, gurekin, Jauna, jolasean.

ABESTIA

(“Jaunari” - J.J. Elezkano)