1 / 35

Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa

Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa. Iraultza: kontzeptua. Kontzeptua. Zer da Iraultza bat? Gizartearen egiturak aldatzen dituen prozesu azkarra eta sakona Eraldatze historikoak eragiten ditu.

damita
Download Presentation

Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa Iraultza: kontzeptua

  2. Kontzeptua Zer da Iraultza bat? • Gizartearen egiturak aldatzen dituen prozesu azkarra eta sakona • Eraldatze historikoak eragiten ditu. • Amerikako eta Frantziako iraultzak dira Gaur Egungo lehen Aroko iraultza politikoen adibiderik garbienak

  3. Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa Amerikako iraultza

  4. Amerikako iraultza • 13 koloniak eta metropolia • Iraultzaren arrazoiak • Ordena politiko berria • Ondorioak

  5. Amerikako iraultza 13 koloniak eta metropolia 1763.urtetik aurrera kolonietako erregimen politikoa eta ekonomikoa eta metropoliko politika elkarrengandik urrunduz joan ziren Iraultzaren arrazoiak Ingalaterran krisi finantziarioak eraginda hamahiru kolonietako zergak igotzen dira: “Stam Act” “Tows Acts” Handik aurrera gatazkak gertatu ziren:“Tearen Matxinada” Ingalaterrako errepresioak gatazka armatua eragin zuen: gatazka armatua (Independentziako gerra) kolonietako independentziarekin

  6. Amerikako iraultza Ordena politiko berria Iraultzatik sortutako estatu berria ilustrazioaren eta liberalismoaren printzipiotan oinarritu zen (Virginiako deklarazioa): • Subiranotasun nazionala • Berdintasun juridikoa • Gizabanakoaren hainbat askatasun (jabetza, inpreta, habeas corpus) Virginiako deklarazioan oinarrituta aurreko printzipioak 1787ko konstituzioan jaso ziren: • 13 Koloniak egitura federalean antolatu ziren

  7. Amerikako iraultza Ondorioak • Ikuspuntu ideologiko-politikotik: • Lehenengo sistema liberala aplikatuko da • Lehenengo konstituzio liberala egingo da

  8. Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa Frantziako iraultza

  9. Frantziako iraultza • Erregimen Zaharreko krisia Frantzian • Asanblada Nazionala • Konbentzioa • Direktorioa

  10. Frantziako iraultza Hiru arrazoi: • Egiturazko arrazoiak: Hirugarren estamentuaren haserrea: • Zergak ordaintzen zituzten; postu politiko eta militarretik kanpo • Burgesiak protagonismo ekonomikoa zeukan baina politikoa ez • Ilustrazioaren eragina: Montesquieu eta Rousseau azpimarratu behar dira • Egoeraren araberako arrazoiak: • krisi ekonomikoa (iraupen krisia) • Monarkiaren krisi ekonomikoa: zergen bidez konpontzen saiatzen da Erregimen Zaharreko krisia Frantzian

  11. Frantziako iraultza Azanblada Nazionala (1789-1791) • Monarkiak, krisiatik irtetzeko pribilejiatuek ere zergak ordaindu behar zituztela proposatu zuen • Pribilejiatuek, lege hori eztabaidatzeko Estatu Orokorren deialdia eskatu zuten • Pribilejiogabekoek Estatu Orokorren kontra azalduz Asanblada Nazionala osatzen dute (pilota jokua) • Asanblada Nazionala Asanblada Konstituziogile bilakatzen da • Herria matxinatu egiten da: Bastillako kartzelari erasoa (14-VII-1789)

  12. Frantziako iraultza Azanblada Nazionala (1789-1791) Erabakiak: • Monarkia konstituzionala: erregea botere betearazlea • Feudalismoaren deuseztapena • Gizakiaren eta Hiritarraren Eskubideen Adierazpena • 1791eko konstituzioa • Botere banaketa • Subiranotasun nazionala • Sufragio zentsitarioa Etapa hau moderatuen esku egon zen

  13. Frantziako iraultza • Luis XVI.ak ez zuen bere funtzioa onartu, ihes egiten saiatzen da eta kargutik kendu zuten • Asanbladan bi talde nagusitzen dira: • Girondinoak (iraileko 1792-ekaineko 1793): Moderatuak, monarkia konstituzionalaren aldekoak • Jakobinoak (ekaineko 1793-uztaileko 1794): Erradikalak, errepublikaleak Konbentzioa (1792-1795)

  14. Frantziako iraultza Konbentzioa (1792-1795) Erabakiak: • Asanblada Konbentzio bilakatzen da • Erregea exekutatu egiten da • Errepublika ezartzen da • Gizonezkoen sufragio unibertsala • Nobleziaren eta kleroaren ondasunak konfiskatzen dira

  15. Frantziako iraultza Konbentzioa (1792-1795) • 1794ko uztailean, diputatu moderatuek emandako estatu kolpe baten bidez konbentzioa bertan behera geratzen da • Robespierre exekutatzen dute • Iraultzaren hirugarren fasea hasten da: Direktorioa

  16. Frantziako iraultza Direktorioa (1795-1799) • Iraultzak izaera moderatua eta burgesa berreskuratzen du • 1795eko konstituzioa onartu zen: • Jakobinoen gizarte lorpenak bertan behera • Konbentzioa botererik gabe • Botere betearazlea Direktorio batek hartzen du: hasieran bost kide, gero hiru eta azkenean bakar bat Napoleonen estatu kolpearen ondoren

  17. Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa Napoleonen garaia

  18. Napoleonen garaia • Napoleonen lana Frantzian • Napoleon eta Europa

  19. Napoleonen garaia Napoleon eta Europa • Napoleonen eskutik iraultza Europako hainbat herritara zabaldu zen Erregimen Zaharraren hondamena sorraraziz • Napoleonen kanpaina militarren ondorioz Europako mapa politikoa aldatu zen • Napoleonen gainbehera Espainiako eta Errusiako porrotekin hasi zen • 1815ean Waterlooko porrotaren ondoren Santa Elena uhartean konfinatu zuten

  20. Napoleonen garaia

  21. Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa Errestaurazioa eta iraultzak

  22. Errestaurazioa eta iraultzak • Errestaurazioa • Vienako kongresua • Kongresuen Europa • Bolada iraultzaileak • 1820, 1830, 1848 • Liberalismo politikoa

  23. Errestaurazioa eta iraultzak Errestaurazioa • 1815. eta 1830 urteen bitarteko etapari Errestaurazioa deritzo • Etengabeko borrokaldian jardun ziren talde bi: iraultzaileak eta kontrairaultzaileak • Kontrairaultzialeak: Tronuak berreskuratu zituzten eta saiatu ziren Erregimen Zaharreko printzipioei eusten • Iraultzaileak: Erregimen Zaharra ez zen bere osotasunean berrezarri. Iraultzaileen lorpen batzuk mantendu ziren eta iraultza hedatzen jarraitu zen

  24. Errestaurazioa eta iraultzak Vienako kongresua • 1814. eta 1815. urtean bitartean Europako potentzia nagusiak Vienan elkartu ziren • Emaitzak: • Europako mapa politiko berria finkatu zen: helburua zen potentzien arteko oreka lortzea • Legitimismo politikoaren printzipio finkatu zen: • Berrezitako monarkiek eskubide historikoetan oinarrituta goberna zezaketen, nobleziaren eta batzar politikoen inolako kontrolik gabe

  25. Errestaurazioa eta iraultzak Kongresuen Europan • Vienako kongresuaren ondorioz Europako potentzien artean beste kongresu eta akordio gauzatu ziren • Aliantzen sistemak: • Aliantza Santua: Aliantza doktrinala (Errusia, Prusia, Austria) • Aliantza Laukoitzak: Aliantza militarra ( Aliantza Santua gehi Ingalaterra eta Frantzia) • Kongresu horietako emaitza nagusia: • Potentzienhartzeko gaitasuna: kontinenteko oreka edo printzipio monarkikoa eta legitimista arriskuan jar zezakeen edozein gatazka zapaltzeko • Adibidez: San Luisen Ehun Mila Semeen Armada Espainiako gobernu liberalen aurka

  26. Errestaurazioa eta iraultzak Bolada iraultzaileak: 1820, 1830, 1848 • Errestaurazio politikoa amaitzen da 1820an hasten dan ziklo iraultzaile liberalarekin • 1820: Espainian eta Grezian • 1830: Aurrekoaren garaia baino eragin gehiago • Frantzia: Luis Felipe de Orleanskoaren gidaritzapean errolda sufragioan oinarritutako monarkia konstituzionala ezarri zen • Belgika: Monarkia konstituzionala • 1848: Eragin handia Europan • Frantzia: Bigarren errepublika sugrafio unibertsalean oinarrituta • Austria, Alemania, Italia: orokorren monarkek erreforma liberalak onartu behar izan zituzten

  27. Errestaurazioa eta iraultzak • Liberalismo politikoa: printzipio politikoak • Abiapuntu bi izan zituen: Ilustrazioa eta ziklo iraultzaileak. • XIX.Mendean liberalismo garatu zen: lehengo erdialdean liberalismo moderatua eta bigarren erdialdean erradikala • Printzipio Politiko orokorrak • Herritar kontzeptua nagusitzen da: Herritarrek eskubide besterenezinak dituzte, giza eskubideen adierazpenean eta konstituzioan jasotzen direlarik • Berdintasun juridikoa • Askatasun ekonomikoa: estatuak ez du esku sartzen ekonomian (laissez-faire, laissez-passer) • Subiranotasun nazionala • Gehiengoaren borondatearen oinarritutako botere politikoaren zilegitasuna • Botere banaketa

  28. Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa Erromantizismoa

  29. Erromantizismoa • Definizioa • Ezaugarriak • Erromantizismoa eta Nazionalismoa

  30. Erromantizismoa • Definizioa • 1815etik 1848ra nagusitu zen kultur joera • Ezaugarriak • Erabat errefusatzen da Ilustraziotik datorren arrazionalismoa • Sena arrazoiaren gainetik proposatzen da • Sentimenduak goraipatzen dira: amodioa, gorrotoa, sufrimendua • Irudimena eta fantasia goraipatuak: iragandako historiak (Erdi Aroa) eta mundu exotikoak (Afrika, Asia) • Erromantizismoa eta Nazionalismoa • Eragin handia Nazionalismoen sorreran • Herriak eta nazioak historiaren protagonistak dira • Kultura nazionalak berreskuratu behar dira

  31. Liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa Nazionalismoa

  32. Nazionalismoa • Kontzeptuaren kokapena • Nazionalismo organikoa • Nazionalismo boluntarista • Integrazio eta desintegrazio nazionalismoak • Italiako eta Alemaniako adibideak

  33. Nazionalismoa • Kontzeptuaren kokapena • Frantziako iraultzarekin eta erromantizismoaren garapenarekin garatu zen • Sasoi hartan, Nazio bakoitzari Estatu bat dagokiola ideia zabaldu zen • Nazioa osatuko dute ezaugarri amankomunak dituen lurralde bateko biztanlegoa • Estatugabeko nazioak izango dira beraz mugimendu horretako protagonistak

  34. Nazionalismoa • Nazionalismo organikoa • Tradizio erromantikoan oinarrituta • Herder eta Fichte bultzatzaileak • Berezko kultur izaera duen herriak estatu nazio bihurtzeko eskubidea dauka • Nazioaren existentzia gizabanakoen borondatearen gainetik kokatzen da: Nazioak gizabanakoaren borondatea edozein dela ere eratzen dira

  35. Nazionalismoa • Nazionalismo boluntarista • Tradizio liberalean oinarrituta • Nazioaren existentzia gizabanakoen borondatezko erabakiaren ondorioa da • Integrazio eta desintegrazio nazionalismoak • Integrazio nazionalismoa: Eraikuntza nazionala txikiagoak ziren unitateak batuz gauzatu zen • Adibi: Italia, Alemania • Desintegrazio nazionalismoa: Aniztasun nazionaleko unitate handiak desintegratuz gauzatu zen: • Adibi: Otomandar inperioa

More Related