1 / 7

XABOIA

XABOIA. Aurkibidea. Tenso- aktibo. Nola egin Xaboia?. Xaboiaren historia. Zer da Saponaria?. Kosmetika historian zehar. Xaboiaren historia.

colton
Download Presentation

XABOIA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. XABOIA

  2. Aurkibidea Tenso-aktibo Nola egin Xaboia? Xaboiaren historia Zer da Saponaria? Kosmetika historian zehar

  3. Xaboiaren historia Xaboiaren erabilera antzinatik dator. Egipton, Grezian eta Erroman xaboia animalien gantzekin, eta usain gozoko landareen errautsekin ekoizten omen zen. Xaboia egiteko teknikek oso poliki eboluzionatu zutela uste da. Lehen aldaketetako bat animalien gantza gantz begetalarekin eta oliba-olioarekin ordezkatzea izan zen. XII. mendean, xaboia egitea oso ohikoa zen Espainia eta Italia aldean, oso erraz eskuratzen baitzituzten lehengaiak. Hain zuzen ere, Italiako Savone herria ei da gaur egun ezagutzen dugun xaboiaren jatorria. Frantzian, mende bat geroago hasi ziren xaboia ekoizten. Lehen fabrika Toulon hirian eraiki zuten eta, lortutako arrakasta ikusirik, xaboiaren industria ikaragarri hedatu zen Marseillan. XVIII eta XIX. mendeetan kimikari frantsesek egindako ekarpenekin, xaboiaren egitura ulertu eta fabrikazioa hobetzeko teknikak etorriko ziren. Gaur egun industria zabala duen produktua da xaboia (urtean sei milioi tona baino gehiago ekoizten da), baina oinarrian xaboi batetik besterako aldea ez da handia. Egitura malguaren eta gogorraren arteko diferentzia, esaterako, xaboia egiteko erabiltzen den alkalinoa da. Xaboi likidoak, berriz, petrolioaren deribatuetan oinarritzen dira eta xaboi transparenteei glizerina edo alkohola gehitzen zaie. Azkenik, xaboi-hautsa, deshidratatu ondoren errauts bihurtutakoa xaboia besterik ez da.

  4. Nola egin xaboia? Nola egin xaboia 1.- Osagaiak: Oinarrizkoak: oliba olioa, ekilore olioa, koko olioa, ura eta soda. Bestelakoak: yoyoba olioa, palma olioa, almendra olioa eta beste. Eta belarrak: manzanilla, tea, labanda, asuna, aloe vera… 2.- Alde batetik, soda uretan urtu behar da. Eta, bestetik, oliba olioa, ekilore olioa, koko olioa eta erabili behar ditugun olio guztiak (yoyoba, almendra…) nahasiko ditugu. 3.- Bi nahasketa horiek batu behar dira, eta erreakzio horren ondoren sortuko da xaboia. Masak sendotu egin behar du. Orduan gehitzen dira bestelako osagaiak: pigmentuak, olio esentzialak, eztia, aloe vera, belarrak eta abar… 4.- Ondoren, molde batera pasatu beharko dugu masa hori, eta han beste kolore batzuetako xaboiekin nahasi, eta marrazkiak egingo ditugu. 5.- Egun bat edo bi pasatzean, zatika moztuko dugu, gehiegi gogortu aurretik. Eta, ondoren, lau astez lehortzen utziko dugu, ondo tapatuta. Ilunpetan eta, ahal dela, aireztatutako toki batean eduki behar da masa lehortzen.

  5. Kosmetika historian zehar Egiptoan, «Apaizek bere jainkoak omentzen zituzten otoitzeekin batera egiten zituzten fumigazio perfumatuen bidez. Grezian, beren errituetan kosmetikoak erabiltzeaz gain, edertasunean eta gorputzarengarbitasunean ere garrantzi handia zuten. Erroman, «bainuetan, denek, emakumeek eta txiroek barne, garbitzeko aukera zuten».Erabiltzen zituzten kosmetikoak nagusiki «ukenduak, ur perfumatuak, osagai hauetan oinarritutako pilula eta hauts usaintsuak:: zitoria, nartzisoa, kardamona, arrosa, lirioa edo sandaloa (jatorri begetalekoa) eta musketa, zibeta eta kastorera (jatorri animaliakoa). Erdi Aroan eta Berpizkundean atzerapena gertatu zen kosmetikoaren erabileran «Kristautasunaren berpizteari esker. Hori gertatu bazen ere, garbitasuna oraindik ere indarrean zegoen jauregi eta monasterioetan bainuak zeudelako».

  6. Saponaria • Izena:Saponaria edo Jabonera • Kokapena: Eurasian eta Amerikan aurki dezakegu. • Deskripzioa: Basoen hurbileko bideen aldeetan hazten da. • Hosto lehun eta lisoak ditu eta lore arrosak ditu • Propietateak: Odola depuratzen du, baina epe luzean. • Prestakuntza: Ur beroan jarri eta gero nahastu • Erabiltze modua: Garbitzeko eta brillo emateko xaboi moduko • likido bat sortzen da.

  7. Tensoaktiboa Tensoaktiboak gainazalaren tentsioaren ondorioz eragiten duten substantziak dira Tensoaktiboen artean aurkitzen dira detergenteak, xanpuak, ontzi-garbitzailerako xaboiak … Guzti hau estruktura atomikoaren bidez lortzen da.

More Related