H izkune
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 9

H IZKUNE PowerPoint PPT Presentation


  • 106 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

H IZKUNE. Nortzuk?.

Download Presentation

H IZKUNE

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


H izkune

HIZKUNE


H izkune

Nortzuk?

  • Iruñerriko euskaldun batzuk.- Gehienak fededunak.- Batzuk oinarrizko kristau taldeetan aritutakoak.- Jendartea, gizakia eta bizitzaren esanahia ikuspegi askatzaileetatik ulertzen dugu.- Euskal nortasuna da gure munduarekiko kokapena.- Anai-arreben mundu justuago baten itxaropena bizitzen dugu.


H izkune

Zertarako?

- Iruñerriko euskaldunen arteko elkargune bat, nortasun berezikoa, sortzeko eta sendotzeko.- Adore, itxaropen eta akuilu hitzak adierazteko.- Jendartea, Pentsamendua, Ekonomia, Espiritualitatea, Historia, Zientzia eta beste motako gaiak euskaraz lantzeko.- Ekimen askatzaile edo emantzipatzaileetan aritzen diren pertsonen esperientziak eta pentsamenduak hedatzeko.


H izkune

Zergatik?

  • Gaurko munduko erronkeei bertako errotik abiatuta erantzun behar zaielako.- Euskaraz eta euskal ikuspegitik sortzen diren pentsamendu eta bizipenak merezi dutelako oihartzun zabalagoa.- Euskal pentsalari eta arlo askotako sortzaileek oparotasun haundia eskaintzen dutelako.- Euskal fededun, bilatzaile eta sinesgabe aunitz gure arteko harremanak areagotzeko, praktikan askoz gehiago konparti dezakegulako.


H izkune

Nola?

  • Elkarte bat eratu; irabazi-asmorik gabekoa eta edozein beste erakundekiko independienteaden elkarte bat: Hizkune.- Hitzaldiak, mahia-inguruak, ikus-entzumenezko saioak eta beste ekitaldi batzuk antolatuz, Hizkune elkartearen bitartez.- Bai ekitaldiak eta bai Hizkuneren funtzionamendua euskaraz egiten dira. - Hizkune elkartea irekia da, nahi duen edonor bazkide izan daiteke, eta ekitaldiak publikoari guztiz irekiak dira.


H izkune

Norekin?

- Bazkideak dira Hizkune osatzen dutenak.- Nahi duenak eman ahal du bere posta-e helbidea ekitaldien informazioa jasotzeko, nahiz eta bazkide ez izan.- Edozein pertsona joan daiteke ekitaldietara, publikoari irekiak baitira.- Hitzaldi edo beste ekitadietarako hizlariak aditu ezagunak dira haien arlo desberdinetan, eta haiekin ere laguntasun harremana landuko dugu.


H izkune

Non eta noiz?

- Iharduera Nafarroan gauzatuko da, batez ere Iruñerrian, eta ekitaldiak normalean Iruñean izanen dira.- Ekitaldiak areto duin eta egokietan kokatuko dira.- 2012 urtean sortu eta 2012ko Iraila aldean hasiko dira ekitaldiak.- Gutxi gora behera zortzi ekitaldi antolatuko dira ikasturtean, normalean bat hilero, Irailan edo Urrian hasi eta, amaitzeko, Maiatzan edo Ekainean ikasturteko azkena eginen da.


H izkune

Nola parte hartu?

  • Bazkide izan zaitezke, bazkidetze-orria beteta eta bidalita: hizkune@gmail.com- Bazkide bakoitzak aukeratzen du bere urteko kuota, 3 aukeren artean: arrunta (120 €/urte) ongilea (200 €/urte) murritza (40 €/urte)- Posta-e helbidea eman dezakezu informazio guztiak jasotzeko, nahiz eta bazkide ez izan. - Ekitaldietara gerturatu eta parte har dezakezu.- Ideiak eta proposamenak luzatu ahal diguzu.- Hizkuneren berri lagunei eman diezaiekezu.


H izkune

HIZKUNE


  • Login