1 / 9

dagokionez

dagokionez. dagokionean. Dagokionez eta dagokionean ez dira baliokideak. Hona zer dioen Hiztegi Batua k :. dagokionean (denborazko esaldietan): dagokionean egiten du lan ; * honi dagokionean e. honi dagokionez. dagokionez (zegokienez, dagokigunez, etc.).

brie
Download Presentation

dagokionez

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. dagokionez dagokionean dagokionez, dagokionean

  2. Dagokionez eta dagokionean ez dira baliokideak. Hona zer dioen Hiztegi Batuak: dagokionean (denborazko esaldietan): dagokionean egiten du lan; *honi dagokionean e. honi dagokionez.dagokionez (zegokienez, dagokigunez, etc.) Ikus ditzagun erabilera egokiak: dagokionez, dagokionean

  3. dagokionez Hauen moduko adibide ugariditugu literatura-tradizioan: Niri dagokidanez, egon zaitez lasai: nola edo hala konponduko naiz. *Niri dagokidanean… Matematikari dagokionez, ahultasun-eragileago dira faktore psikologikoak, irakaskuntza eskas edo eraginkortasunik gabea baino. *Matematikari dagokionean… Paulos, John Allen: Zenbakirik gabe bizi, EHU, 2006(euskaratzailea,Josu Zabaleta). dagokionez, dagokionean

  4. Zuri dagokizunez, onartu beharko duzu zeure zortea, datorren moduan. *Zuri dagokizunean… Urte-bitarte berean, tuberkulosiz hiltzeko arriskuari dagokionez, 2,7tik 5,8 ingurura hobetu da segurtasun-indizea. *…arriskuari dagokionean… Paulos, John Allen: Zenbakirik gabe bizi, EHU, 2006(euskaratzailea,Josu Zabaleta). Mireni zegokionez, ez nuen haren inolako berririk izan luzaroan. *Mireni zegokionean… dagokionez, dagokionean

  5. dagokionez dagokion bezala = hala baitagokio Molde eta adiera horietakoak dira adibide hauek: Eginkizun guztiak beteko ditu, hitzeko jendearidagokionez. Soineko dotorez jantzita agertu ziren, egunari zegokionez. Eguzkia gurtzen zuten, ekialderantz ahuspezturik,ohiturari zegokionez. Bakanetan agertzen dira halakoak tradizioan. dagokionez, dagokionean

  6. dagokionean NOIZ Dagokizunean hitz egingo duzu. Dagokidaneanhasiko naiz kantatzen. dagokionez, dagokionean

  7. Lehenengo urteetan, hezurraren muturra (baita, hala dagokionean, artikulazio-azal leuna ere) kartilago-geruza mehe batek bereizten du hezurretik, eta heldutasuna iritsi eta hezurra guztiz osatu arte irauten du kartilago horrek. Lenihan, John: Giza gorputza lanean, EHU, 2006 (euskaratzailea, Irene Aldasoro). dagokionez, dagokionean

  8. dagokionean Bada beste aukera bat DAGOKIONEAN ager dadin: NON adieran. “Zer armairutan? Dagokionean” [dagokioN + I + -eAN] Darwinismoak alde ahul bat izatekotan, ez dut uste hautespen naturalari dagokionean bilatu behar denik. Wagensberg, Jorge: Formen matxinada, EHU, 2007 (euskaratzailea, Juan Garzia). dagokionez, dagokionean

  9. dagokion Badugu, bestalde,dagokionforma ihartu edo fosila, datibo guztiz generiko edo absolutu bat duena, esplizitatzen ez dena: [Ø] Dagokion bezala beteko ditugu eskabideak. Baina: [Eskabideoi/guri] Dagokien/dagokigun bezala beteko ditugu eskabideak. dagokionez, dagokionean

More Related