TOLOSAKO II. EKINTZA PLANAREN KARAKTERIZAZIO TXOSTENA
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 23

TOLOSAKO II. EKINTZA PLANAREN KARAKTERIZAZIO TXOSTENA PowerPoint PPT Presentation


  • 72 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

TOLOSAKO II. EKINTZA PLANAREN KARAKTERIZAZIO TXOSTENA. 2009ko abenduaren 9a. Aurkibidea. 1. Sarrera (3) 2. Tolosako II. Tokiko Ekintza Planaren orekaren azkerketa (6) 3. Tolosako II. Tokiko Ekintza Planaren iraunkortasun analisia (12)

Download Presentation

TOLOSAKO II. EKINTZA PLANAREN KARAKTERIZAZIO TXOSTENA

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

TOLOSAKO II. EKINTZA PLANAREN KARAKTERIZAZIO TXOSTENA

2009ko abenduaren 9a


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Aurkibidea

  • 1. Sarrera (3)

  • 2. Tolosako II. Tokiko Ekintza Planaren orekaren azkerketa (6)

  • 3. Tolosako II. Tokiko Ekintza Planaren iraunkortasun analisia (12)

  • 4. Tolosako II. Tokiko Ekintza Planaren naturaren analisia (20)


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

1. SARRERA


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Kontestualizazioa

  • 2006 urtetik Tolosa 2015 egitasmoaren baitan, Tolosak sakon lan egiten ari da etorkizuneko garapenak markatu behar dituen ardatzak definitzen. Udal modeloari itxura emateko bidean, Tolosak beti egin du apustua funtsezko bi printzipioetan:

    • Garapen jasangarria

    • Herri partaidetza

  • Bi printzipio hauek beti egon dira Tolosa 2015 egitasmoaren baitan burututako proiektuetan eta Tolosa “egiteko” modua osatzen joan da.

  • 2009 urteko hasieran, Tolosako Udalak herrirako TOKIKO EKINTZA PLAN berria egiteko asmoz prozedura sustatzen hasi zen, partaidetza prozesuaren ondoren lortutako emaitza nagusiak txertatuz, udal gestiorako tresna izateko eta herriko erronka nagusiei erantzuna emateko garapen jasangarriaren ikuspegitik.

  • 2009ko azaroan, partaidetza prozesu luze baten ondoren, Tolosa 2015 proiektuaren arduradunen azterketa askoren ondoren, eta Tolosako Udaleko departamendu guztien partaidetza estimagarriarekin, Tolosako Bigarren Ekintza Plana idatzi da azkenik.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Tolosako bigarren Tokiko ekintza planaren karakterizazio analisiak 3 elementu izango ditu:

1. II TEPren orekaren analisia. Kapitulu honen II TEPren egitura aztertuko du, lerro estrategiko bakoitzak zein garrantzia duen Tokiko Ekintza Planaren egitura orokorrean.

2. II TEPren iraunkortasunaren analisia. Kapitulu honetan II TEPren edukia aztertuko da, lerro estrategiko eta programa guztiak beti bere edukieran iraunkortasuna izateko, lerroek bilatzen dituzten erronkekin.

3. II TEPren naturaren analisia: Kapitulu honetan II TEPren jasangarritasuna aztertuko da, jasangarritasunaren hiru dimentsioak kontuan hartuta eta Udalaren Tokiko Ekintza Plan guztiek izan behar dutenak kontuan izanda Auzolan 21eko jarraibideen artean “ EAEko herrietan Tokiko ekintza planak errebisatzeko irizpide metodolodikoak”: lurralde ikuspegiak, ingurumen ikuspegiak eta gizarte eta ekonomi ikuspegiak. Era berean, I PALarekin konparatuko da, egiaztatzeko nora bideratu den Bigarren Tokiko Ekintza Plana.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

2. II TEPren orekaren analisia


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Sarrera

Oreka edozein ekintza planean oso elementu garrantzitsua da, egitura orekatu batean estrategia iraunkorra, sendoa eta finkoa gordetzen ditu.

II TEPren tinkotasuna aztertzeko egiturak duen oreka aztertzen da, osatzen duten lerro estrategiko bakoitzak duen pisua ikusteko, kontuan izanda lerro bakoitzak dituen programa eta ekintzak.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Lerro estrategikoak

  • Tolosako bigarren Ekintza Planak 6 lerro estrategiko ditu:

    1.- Tokiko garapen ekonomiko eta urbanoa sustatzea, jasangarritasun eta berrikuntza irizpideetatik abiatuta.

    2.- Bizikidetasuna, justizia soziala eta berdintasuna bultzatuko dituen herri baten aldeko apustua egin.

    3.- Kultura, euskara, kirola eta aisia sustatu berrikuntza parametroetatik.

    4.- Herriko baliabide naturalak babestu, kontsumo jasangarria sustatu eta hondakin kudeaketa optimizatu.

    5.- Klima aldaketa eta berotegi efektuko gasen isuriak arintzea.

    6.- Kudeaketan eta herri partaidetzan berrikuntzaren aldeko udal administrazioari bidea eman

    .


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Programa eta ekintzak lerroka

  • Guztira, bigarren Tokiko Ekintza Planak 54 programa ditu eta y 184 ekintza horrela banatuta:

  • Kontuan izanda goiko koadroa, ondorengo ondorioak atera daitezke:

    • Azpimarratu 1. Lerroaren protagonismo handia (Tokiko garapen ekonomiko eta urbanoa sustatzea, jasangarritasun eta berrikuntza irizpideetatik abiatuta), bai programa kopuruari dagokionez (guztietatik %29) bai ekintza kopuru aldetik (%29).

    • 2. lerroa (Bizikidetasuna, justizia soziala eta berdintasuna bultzatuko dituen herri baten aldeko apustua egin)

    • 3. lerroa (Kultura, euskara, kirola eta aisia sustatu berrikuntza parametroetatik) eta 5. lerroaren artean (Klima aldaketa eta berotegi efektuko gasen isuriak arintzea), programa (% 13 eta 15 artean) eta ekintzen artean (% 17 eta 21en artekoa) antzeko presentzia lortzen dute.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Programa eta ekintzak lerroka

  • Bestalde, azpimarragarria da, programa asko direla (%15) herriko errekurtso naturalak babesten dituztenak (4. Lerroa) eta gutxi direla helburu hau kontsolidatzeko ekintza zehatzak (%10), bai konparatiboki bai proportzionalki.

  • Azkenik, 6. lerroa (Kudeaketan eta herri partaidetzan berrikuntzaren aldeko udal administrazioari bidea eman) programa (%11) eta ekintza (%9) gutxien dituena da


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Ondorioak

  • Azterketa honen ondoren esan daiteke Tolosako II TEPren apustu handiena 1. Lerro estrategikoan zentratuko dela, hau da : Tokiko garapen ekonomiko eta urbanoa sustatzea, jasangarritasun eta berrikuntza irizpideetatik abiatuta

  • Gainera, gainontzeko lerroen arteko protagonismoa orekatua dela esan genezake, 6. lerroa kenduta (Kudeaketan eta herri partaidetzan berrikuntzaren aldeko udal administrazioari bidea eman)

  • Aukera dago II TEP lerroen arteko oreka optimizatzeko, programa eta ekintza berriak txertatuz 6. lerro estrategikoarekin lotuta. Honek II PALak oreka trinkoagoa lortzen lagundoko luke.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

3. II TEPren iraunkortasunaren azterketa


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Sarrera

Ekintza planetan zaindu egin behar da edukien iraunkortasuna. Izan ere, atal hori garrantzizkoa da. Horren helburu nagusia da, hain justu, lerro estrategiko bakoitzak gainditu nahi dituen erronkak lortzeko baliagarriak izan daitezela programak eta ekintzak.

Arrazoi horrengatik, lerro estrategiko bakoitzaren edukiaren azterketa egin da.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

ONDORIOA

1. LERROA: TOKIKO GARAPEN EKONOMIKO ETA URBANOA SUSTATZEA, JASANGARRITASUN ETA BERRIKUNTZA IRIZPIDEETATIK ABIATUTA

Erronkak:

  • 1. Lurralde antolamendu politiketan jasangarritasun irizpideak bultzatu.

  • 2. Lurraldeko hirigintza politikan jasangarritasun irizpideak txertatu.

  • 3. Auzoak birmoldatu eta hiriko paisaia urbanoa hobetu.

  • 4. Etxebizitza izateko aukerak erraztu, batez ere izateko zailtasun gehien duten taldeei.

  • 5. Herriko sistema ekonomikoa kontsolidatu bai industria mailan, bai enpresa, merkataritza eta turismoan jasangarritasun irizpideetatik.

  • 6. Enplegua sortzea bultzatu eta enpresa egitasmo berriak sustatu jasangarritasuneko hiru dimentsioak kontuan izanda: ingurumena, ekonomia eta gizartea.

    Programas:


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

2. LERROA : BIZIKIDETASUNA, JUSTIZIA SOZIALA ETA BERDINTASUNA BULTZATUKO DITUEN HERRI BATEN ALDEKO APUSTUA EGIN

Erronkak:

  • 1. Komunitatean gizarteratzea sustatu eta berdintasuna gizarteratzeko zailtasun gehien duten taldeen bizi kalitatean: hirugarren adineko pertsonak, etorkinen kolektibitatean, emakumeak, gazteak eta desgaitu psikiko eta fisikoak dituzten pertsonak.

  • 2. Prestakuntza eta heziketa herriko kolektibitate guztientzat, zailtasun gehien dutenengan arreta berezia jarriz.

    Programak:

  • 2.1 Udal baliabide sozialak handitu

  • 2.2 Integrazioa, bizikidetasuna eta interkulturalitatea sustatu

  • 2.3 Zaharren bizitza kalitatea hobetu.

  • 2.4 Mugikortasun mugatua duten eragileen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetu.

  • 2.5 Tolosan lanbide-, unibertsitate- eta hizkuntza-ikasketak sustatu.

  • 2.6 Gazteria politika integralak diseinatu eta martxan jarri.

  • 2.7 Gizarte bazterketa edo horren arriskuan dauden pertsonentzako programa.

  • 2.8 Berdintasun plana eta berdintasun ordenantza garatu.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

3. LERROA: KULTURA, EUSKARA, KIROLA ETA AISIA SUSTATU BERRIKUNTZA PARAMETROETATIK

Erronkak:

  • 1. Herriko kulturaren kontzeptua indartu eta berritu, balioen katearen eremuan sormena eta produkzioa kontuan izanda.

  • 2. Tradizio kulturalak eta euskara aprobetxatu herriko identitatea eta kultura berradierazteko.

  • 3. Inguruneko eta jasangarritasun sozialarekiko kirol kultura sustatu eta honen praktika bultzatu zailtasun gehien duten kolektibitateen artean.

    Programas*:

  • 3.1 Tolosako bizitza kulturala eguneratu eta modernizatu.

  • 3.2 Kultur sormena eta produkzioa lagundu eta sustatu.

  • 3.3 Tolosako kultur eskaintza eta bere “kultur hiri” sona indartu.

  • 3.4 Udal lokal eta ekipamenduak berritu, erabili, esleitu eta kudeatu.

  • 3.5 Kirol politika segmentatuak

  • 3.6 Kirol ikerketa, garapena eta berrikuntzarako programa

  • 3.7 Aktibitate fisikoa eta osasuna sustatu.

  • 3.8 Euskara, udalerriaren identitate ezaugarri moduan, sartu eta haren zaintza sustatu.

  • 3.9 Herriko tradizioak berreskuratu.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

4. LERROA: HERRIKO BALIABIDE NATURALAK BABESTU, KONTSUMO JASANGARRIA SUSTATU ETA HONDAKIN KUDEAKETA OPTIMIZATU

Erronkak:

  • 1. Herriko landagune eta ur-guneen bioaniztasuna babestu eta sustatu.

  • 2. Baliabide naturalen kudeaketa optimizatu jasangarritasuna kontuan izanda.

  • 3. Hiri hondakin eta industrialen kudeaketa optimizatu.

  • 4. Herritarrei kontsumo jasangarrira bultzatu eta sentsibilizatu.

    Programak:

  • 4.1 Gune naturalak, landa guneak eta berdeguneak berreskuratu

  • 4.2 Biodibertsitatea hobetu eta babestu.

  • 4.3 Uraren kontsumo murrizketa eta erabilera eraginkorra.

  • 4.4 Berdeguneak eta gune irekiak hobetu eta garatu.

  • 4.5 Hiri hondakinak gutxitu eta birziklatu.

  • 4.6 Herritarrak kontzientziatu, erosketako erabakiek dituzten ingurumen eta gizarte ondorioak direla eta (JAKIN)

  • 4.7 Herritarrak sentsibilizatzeko programa, kontsumo jasangarriagoaren inguruan (NAHI)

  • 4.8 Tokiko azoka eta merkataritzan produktu jasangarriagoak egotea bultzatu (AHAL)


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

5. LERROA: KLIMA ALDAKETA ETA BEROTEGI EFEKTUKO GASEN ISURIAK ARINTZEA

Erronkak:

  • 1. Herriko berotegi efektuko gas isurpenak gutxitu.

  • 2. Mugikortasun jasangarria bultzatu.

  • 3. Klima aldaketaren aurrean herritarrak sentsibilizatu.

    ProgramaK:

  • 5.1 Garraio publikoa hobetu eta haren erabilera sustatu.

  • 5.2 Berotegi efektuko gasen isurketa gutxitu

  • 5.3 Klima aldaketara egokitu

  • 5.4 Udal instalakuntzetan energia aurreztu eta modu eraginkorrean erabili

  • 5.5 Oinezkoen eta bizikleta bidezko mugikortasuna bultzatu eta hobetu.

  • 5.6 Kalitate atmosferikoaren gaineko informazioa eta udal kontrola

  • 5.7 Hirigintza jardueretatik eta ibilgailuen trafikotik eratorritako poluzioa murriztu.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

6. LERROA: KUDEAKETAN ETA HERRI PARTAIDETZAN BERRIKUNTZAREN ALDEKO UDAL ADMINISTRAZIOARI BIDEA EMAN

Erronkak:

  • 1. Garapen jasangarria txertatu eguneroko kudeaketa bezala

  • 2. Agenda 21a bultzatu eta hezkuntza sisteman ingurumen hezkuntzako harremanak sustatu.

  • 3. Udal administrazioa herritarrentzako hurbila eta herri partaidetza bultzatzen duena izatea sustatu.

    Programak:

  • 6.1 Herritarrak udalera hurbiltzeko modua hobetu.

  • 6.2 Herri partaidetza sustatu.

  • 6.3 Udal kudeaketan ingurumen irizpideak txertatu.

  • 6.4 Herritarrei zuzenduta, ingurumen eta garapen jasangarriaren gaineko gaiei buruzko informazioa eta sentsibilizazioa.

  • 6.5 Hezkuntza sisteman ingurumen heziketako ekintzekin lagundu.

  • 6.6 Udal komunikazioa.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

4. Tolosako II. Tokiko Ekintza Planaren naturaren analisia


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Sarrera

  • Auzolan 21ek markatutako irizpide metodologikoen inguruan Tokiko ekintza planak egiteko, aipatzen da garrantzitsuak direla lerro eta programak hiru arlo tematikoak izatea, beharrezkoak Planen izaera orohartzaile eta jasangarria izateko

    • Aspektu anbientala

    • Lurralde aspektua

    • Inguru sozial eta ekonomikoa.

      Kapitulu honetan programak aztertuko dira aspektu hauek kontuan izanda, I TEPan bere garaian egin zen bezala. Horrela, II TEP honen bilakaera eta joera berria konparatu dezakegu.


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

TEPren analisi konparatiboa

Taulan ikusten den bezala, Tolosako II TEPak jasangarritasunaren 3 aspektu edo dimentsiotan du eragina.

  • I PALekin konparatuz, bilakaerak ondorengo elementuak bereizten ditu:

    • Inguru sozial eta ekonomikoarekin bat egiten duten programen eragina handitu egin da (+%16) , TEPeren ardatz nagusietakoa osatuz programen %46 biltzen du eta.

    • Aspektu anbientalen jaitsiera (-% 8), nahiz eta Tokiko Ekintza planean aintzat hartzeko pisua mantentzen duela programen %35arekin.

    • Lurralde aspektuen jaitsiera (-%8) protagonismo gutxien duen dimentsioa da kontuan izanda dokumentuan duen programa kopurua (%19)


Tolosako ii ekintza planaren karakterizazio txostena

Ondorioa

  • Ikusi ahal izan den bezala, II TEPak, I TEParekin konparatuta, bilakaera handia izan du. Lehenengo planaren xedeak ingurumen kutsua izan bazuen ere, normalki gertatzen den bezala lehenengo tokiko ekintza planetan, bigarrengo planean joera hau gainditu egin da,

  • Tolosako II TEPak, partaidetza prozesu anitzetan gizarteak eskatzen zuen bezala, izaera sozioekonomikoa nabarmena du, Tolosarako garapen soziala, ekonomiko eta urbanoa bultzatzeko helburuarekin, tolosar guztiak herri atsegina elkarbizitzarako, bai ingurune, bai herritarrekin, baita ere bizi kalitatearekin.

  • Gainera, ez ditu ahazten ingurumen elementu hutsak, protagonismo handia gozatzen jarraitzen dutenak.


  • Login