1 / 11

ELKARRIZKETEN IDEIA NAGUSIAK

ELKARRIZKETEN IDEIA NAGUSIAK. 2011ko uztailaren eta abuztuaren artean, “Euskadiko gizarte-esferan eta esfera publikoan parte hartzeari eta e-gizarteratzeari buruzko aparteko txostena” egin zen eta horren harira egindako elkarrizketetan ideia nagusi hauek aukeratu dira .

amina
Download Presentation

ELKARRIZKETEN IDEIA NAGUSIAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ELKARRIZKETEN IDEIA NAGUSIAK 2011ko uztailaren eta abuztuaren artean, “Euskadiko gizarte-esferan eta esfera publikoan parte hartzeari eta e-gizarteratzeari buruzko aparteko txostena” egin zen eta horrenharira egindako elkarrizketetan ideia nagusi hauek aukeratu dira.

  2. IKT, BIZI-KALITATEA ETA GIZARTE-ONGIZATEA • Egun, bizi-kalitatea osasunarekin, lasaitasunarekin eta eremu hurbileko (familia) segurtasunarekin lotzen da. Hau da, bizi-kalitatea, egun ezagutzen dugun moduan, gaurko gizartean nagusi den baloreetako batekin zuzenean lotuta dago: indibidualismoarekin, hain zuzen ere. • IKTek bizi-kalitate handiagoa izateko aukera ematen dute. • Baina ez beti. Ez da hain prozesu lineala. Alderdi zehatz batzuek egoera hobetu egiten dute eta beste batzuek kaltetu (infoxikazioa, lanarekiko lotura hertsia, beti lokalizatuta egotea, etab.) • Tresna honek pertsonen eta beren inguruaren arteko harremana sustatzen du. • Baina gizartean haustura eta desberdintasun berriak ere sortzen ditu: IKTak eskuratzen ez dituzten eta horien onurak jaso ezin ditzaketen pertsonak, alegia. • Tresna honek egungo gizarte-erronka handietarako erantzun berriak eraikitzeko orduan lagundu eta parte hartu behar du. • Baina ez du eragin automatikorik sortzen bere kabuz. Gakoa honakoa da: erakunde, pertsona, enpresa eta abarrek IKTak nola antolatu, erabili eta aprobetxatzen dituzten. 2

  3. INFOBAZTERKERIA-ARRISKUAN DAUDEN GIZARTE-TALDEAK • Haustura digitalen jatorria aztertzean, hainbat aldagai gailentzen dira: adina, sexua, ikasketa-maila, immigrazioa, landa-jatorria, erosketa-maila, ezintasuna (batez ere ezintasun intelektuala). • Desberdintasunak areagotu edo larriagotu egiten dira aldagai horiek gurutzatzean: adibidez = ezintasuna+emakumezkoa+adina+landakoa. • Aldagai soziodemografiko eta sozioekonomiko hauen gaineko eraginari buruzko etorkizuneko ikuspegiaren arabera, haustura digitalak murriztu egingo dira honako taldeengan: emakumeengan, adineko pertsonengan eta ezintasundun pertsonengan. Adineko pertsonen kasuan, adibidez, pare bat hamarkada barru adinekoak izango direnen arteko IKTen erabilera-mailak ikusita, baikorrak izan gaitezke, murriztu egingo baita IKTetara sartu eta horiek erabiltzeko haustura digitala. Eskuraketa eta partaidetzaren haustura estrapolatzea, dena dela, konplikatuagoa da. 3

  4. SARBIDE-HASTURA • Orokorrean, sarbide-haustura gaindituta dagoela ulertzen da. Behintzat finkatuen dauden eta publiko handia duten teknologiei buruz ari garenean (telebista, mugikorra, ordenagailua eta internet). • Hala ere, gizarte-talde batzuek sarbide-haustura nabarmenak izaten jarraitzen dute. • Adibidez: gizarte-ahultasun handian dauden pertsonek (txirotasun material edo ekonomikoa, etxebizitza-arazoak, lege-arazoak, eta abar)  egun, baliabideak ez dira nahikoak pertsona horiek IKTetara sartu eta trebakuntza digitala izateko. • Errealitatea erreparatuz gero, talde horiek beren bizi-kalitatea hobetu ahalko lukete IKTen erabilera konektatu ahalko bagenu, lan-bilketa, gizarte-esferaren partaidetza...bezalako ekintzen bidez. • “Adinaren” aldagaia ere oso garrantzitsua da. • Adinarekin lotuta, ikasketa-maila, generoa edo errenta-maila bezalako beste faktore batzuek (adibidez, adineko pertsona, emakumezkoa, bakarrik bizi dena, ikasketa-maila eta errenta baxuduna) oztopoak edo eragozpenak sor ditzakete IKTetara sartzeko orduan. • Garrantzitsua da pertsona guztiak IKTetara sartzeko aukera dutela bermatzea. Horrek ez du esan nahi euskal etxe guztiek IKTrako ekipo espezifiko bat edo interneterako sarbidea izan behar dutenik, ezinezkoa bailitzateke.  Sarbidea demokratizatzeak zera esan nahi du, pertsona guztiek tresna horietaz baliatzeko aukera izan behar dutela. Hau da, IKTetara sartzeko orduan aukera-berdintasuna bermatuko duten baliabide publiko batzuk mantendu behar dira (ekipamendua, trebakuntza, laguntza...). 4

  5. ERABILERA-HAUSTURA (I) • Erabilera-hausturaz hitz egitea ez da oso zehatza. Erabilera-desberdintasunak azaltzeko eredu posiblea “heldutasun digitalarena” litzateke  pertsona bakoitza erabilera-maila desberdinean dago (heldutasun digitala). • Heldutasun digitalaren maila desberdinen artean, baldintza-aldagai batzuk identifikatzen dira, besteak beste adina, sexua edo ikasketa-maila. Hona hemen zenbait adibide: • Emakume eta gizonek era desberdinean erabiltzen dituzte IKTak. Orokorrean, gizonek ordu gehiago ematen dituzte IKTak erabiltzen. • Emakumeek erabilera praktikoagoa ematen diete (tresna gisa), eta gizonen artean, aldiz, IKTen inbertsioa handiagoa da aisiarekin lotutako alorretan. • Errealitate honen zein zati dago lotuta gizonek eta emakumeek denborari ematen dieten erabilera desberdinarekin? (emakumearen lanaldi bikoitzaren eragina) • Eta zein zati kultura eta hezkuntzako alderdiekin?  Datua: bigarren hezkuntzan IKTen erabilera desberdinak antzematen dira mutil eta nesken artean  hainbat ikasketaren maskulinizazioa edo feminizazioa, eta abar. • Gakoa honakoa litzateke: nola egiten da aurrera heldutasun digitalaren eskala horretan? Pertsona batzuek aurrera egiten dute eta erabileren intentsitatea osatzen dute, zergatik beste batzuek ez? Ikaskuntza-hausturarik al dago? Non dago haustura horren jatorria?. • Sarritan, trebakuntza teknologikoaren metodologiak hezkuntza formalaren eredua erabiltzen du oinarri gisa, eta, beraz, gizarte-talde askok ikasteko eta eroso egoteko behar duten eredutik aldentzen da. • Pertsona batzuen ustez dena arinegi doa. IKTen garapen-erritmoa azkarragoa da jende askok teknologia batez jabetzeko behar duena baino  “gainezkatze” eta “motibazio ez” sentimenduak sortzen dira. 5

  6. ERABILERA-HAUSTURA (II) • Antzeman ahal izan denez, talde batzuek, batez ere adinaren arabera, ez dute euren “lekua” aurkitzen IKTen alorrean. Ez dute beren interesen araberakoa den, eskuratu eta erabil dezaketen edo beraientzat diseinatua izan den eduki digitalik aurkitzen. • “IKTen aurreko jarrerak” indar handia du eta, horrenbestez, gure “heldutasun digitalaren” prozesuan aurrera egiteko edo atzean geratzeko bidea ezartzen du. Jarrera horren atzean tresna horrekiko beharrizana egon daiteke, bai eta bitartekoaren gaineko konfiantza falta, segurtasun-ezaren sentimendua (adibidez, erosketak internet bidez egiteko), gure antzekoen artean arrakasta-kasurik ez ezagutzea (hau da, ate berriak itxita edukitzea), eta abar ere.

  7. ESKURAKETA-HAUSTURA • IKTen eskuraketa “heldutasun digitalaren” taulako gune altuan egongo litzateke. Heldutasunaren une horretan erabilera berriak sortzen dira, erabilera aurreratu eta berritzaileak, eta, horiei esker, adineko pertsonek beren inguruan esku hartzeko gaitasun handiagoa izan dezakete IKTen bidez. • Horren harira, natibo digitalen taldea (gehienek tresna horiei buruzko ikaskuntza informal eta naturala izaten dute) IKTn “eskuraketaren” adierazpenik behinenarekin lotu ohi da. • Hala ere, natibo digitalek hutsuneak dituzte IKTen erabilerari buruzko hainbat alderdi garrantzitsutan, esate baterako, nortasun digitalaren kudeaketa egokian, beren bizitza birtualak sarean azaltzean, arriskuen aurrean, eta abar. • Egun IKTen eskuraketa partaidetza, herritartasun digitala, elkartasuna edo gizarte-justizia bezalako kontzeptuekin lotzen ari al da? • Orduan, egokia al da IKTen erabilera intentsiboa IKTen eskuraketarekin alderatzea? • Ikusi ahal izan denez, heldutasun digitala ez da prozesu lineal bat, non urrats guztiak betetzen diren. Batzuetan, erabilera berritzaile eta sortzaileak (hartzaileengana ondo egokituta daudenak) zenbait gizarte-talde IKTetara erakartzeko erabil daitezke (adineko pertsonen kasua izan liteke hori).

  8. PARTAIDETZA-HAUSTURA (I) • Ekarpen batzuek diotenez, asko hitz egiten da partaidetzaz eta kate berriak eta protagonismo gehiago eskatzen da, baina gizarte-esferako eta esfera publikoko partaidetza baxua da. • Gazteen artean, adibidez, partaidetza oso baxua da. Sarritan, politikaren gaineko interesik ez dutela esaten da. Dena dela, hausnarketa batzuen arabera, politikaz interesatzen dira eta euren etorkizunaz eta horri eragiten dioten alderdiez arduratzen dira, baina desilusio handia dute sistemarekiko; politikarien irudia botoak erakartzeko haustekunde-makinekin lotzen dute. • Partaidetza baxu horren arrazoiak hainbat izan daitezke: “gizarte-ideien” gaineko interes baxua, egungo gizartean nagusi den indibidualismo indartsua eta “proiektu kolektiboen” gaineko interes-defizita. • Ziur asko, publikoaren mendekotasun handiak, hau da, Administrazioari geroz eta babes gehiago eskatzeak partaidetza-beharrizan baxua eragin dezake. • Esfera publikoan parte hartzeak aukera asko eta oso interesgarriak eskaintzen ditu, baina beharbada aurretiaz herritarren partaidetza nolakoa izango den eztabaidatu beharko litzateke, hau da, nola antolatuko den, eta abar. • Aurretiazko eztabaida hori egiten ez bada, partaidetza “erretzeko” arriskua dago  parte hartzen dut, baina ez du eragin edo emaitzarik ikusten (kale egiteko arriskua). • Elkarrizketetako ekarpen batzuen esanetan, egun administrazioek gehiegi zaintzen dute esfera publikoko partaidetza. Izaera formal eta arautu horrek beharbada ez ditu herritarrak erakartzen.

  9. PARTAIDETZA-HAUSTURA (II) • Arazoak konpontzeko orduan, gizarte-ekimenak beti funtzionatu izan du. Administrazioak lagundu eta babesteko zeregina du, baina besteei ere gauzak egiten utzi behar die. • IKTak tresna ona dira gizarte-ekimenaren eta administrazioaren arteko elkarrizketa sustatzeko. • IKTek ez dituzte partaidetzako “zuzeneko alderdiak” ordezkatu behar. IKTen bidez gizarte-esferan eta esfera publikoan egiten den partaidetza gehiegi bideratzen bada, kanpoan geratu daitezke IKTak erabiltzen ez dituzten pertsona guztiak. Horren ordez, partaidetza-eremuak berreskuratu/birkonkistatu behar dira ingururik hubilenetik hasita, etxeko eremutik, hain zuzen ere. • Kolektibo batzuek, adineko pertsonek adibidez, boluntariotzaren bidez (besteak beste) parte hartzen dute gizarte-esferan, emakumeek batez ere. Aurrez aurreko partaidetza da, aurpegiak eta eskuak baliatzen dituena. Pertsona horiek IKTetara hurbiltzen direnean, hurbilketa hori osasuna edo segurtasuna bezalako gaiak jorratzen dituzten interes-zentroekin lotuta egon ohi da. Zein da gakoa “gizarte-esfera eta esfera publikoetako partaidetza” + “adinekoak” + “IKT”ak lotzeko?. • Beste talde batzuen kasuan, gizarte-arazo handiak dituztenez eta gizarte-ahultasun larrian daudenez, beste beharrizan batzuk partaidetzaren gainetik daude lehentasunen eskalan. Horrek, IKTetan bizi duten sarbide-hausturarekin eta erabilera-hausturarekin lotuta, are gehiago urruntzen du pertsona horien partaidetza. • Esfera publikoko partaidetzari dagokionez, “erantzukidetasun infomatuaren” ereduak zentzua hartuko luke. Parte hartu ahal izan baino lehen, ezinbestekoa da informazioa eduki eta irizpide bat osatu ahal izatea. Partaidetzako esperientzia handizaleagoen “aurreko etapa” da  [talde-lana + informazioa + denbora = parte hartzeko gaitasuna]

  10. PARTAIDETZA-HAUSTURA (III) • Ikuspuntu honetatik erronka berriak sortzen dira, esaterako, demokrazia ordezkatzailearen eta demokrazia deliberatzailearen arteko bizikidetza. • Esfera publikoak sinesgarritasuna berreskuratu behar du. Gardentasun administratiboa, datuen zabaltasuna edo Irekia bezalako esperientziak urrats handiak dira, baina oraindik asko dago egiteko eta lortzeko. • Ekarpen batzuen arabera, partaidetza deskoordinatuta dago maila desberdinen artean (tokian, nazioan, Europan)  tokian egiten den partaidetza ez dago guztiz koordinatuta nazio-mailan edo Europa mailan egiten denarekin. Maila horietako bakoitzean era positiboan egiten da lan, baina ez guztiz koordinaturik.

  11. Administrazioaren ikuspuntutik, partaidetza berrikuntzarako funtsezko tresna da. Egun, IKTak Administrazioetara sartzen ari diren une hau aprobetxatu behar da, herritartasun partaidetzaren esperientzia berriak erakartzeko. • Partaidetzak planifikazioa ere eskatzen du, ezin dugu inprobisazioaren esku utzi, esperientzia txarrak izan eta konfiantza eza sortu nahi ez badugu. • Partaidetza gobernantza partekaturako bidea izan behar da; ez kontsulta bat egiteko edo zenbait gairen gaineko botazio elektronikoa gauzatzeko prozesu jakinen multzoa. • Lehen, parte hartzeko informazioa eduki beharra dagoela esan dugu. Hori bai, informazio hori “deskodetu” egin behar da, herritarrek eskuratu ahal izan dezaten eta erraz ulertzeko moduan egon dadin. Partaidetzak informazioa itzuli eta adeitasunez azaltzea esan nahi du. • Administrazioak erronka garrantzitsua du horren harira: dagoeneko existitzen diren, parte hartzen duten eta gizarteari ekarpenak egiten dizkieten partaidetza-erkidego birtual eta fisikoekin konektatzen jakitea eta euren mezua entzun eta beren politikan integratzea. Hori “behetik gorako partaidetzarekin” lotuta dago.

More Related