Lan hau Batxilergoko ikasleei  zuzenduta dago. Hala ere, emakume artisten lanei buruzko material urr...
This presentation is the property of its rightful owner.
Sponsored Links
1 / 97

Emakume artistak Errenazimen tu tik XXI. mendera arte PowerPoint PPT Presentation


  • 77 Views
  • Uploaded on
  • Presentation posted in: General

Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Hala ere, emakume artisten lanei buruzko material urria denez, DBHko bigarren zikloan ere erabil daiteke.

Download Presentation

Emakume artistak Errenazimen tu tik XXI. mendera arte

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation

Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author.While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server.


- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - E N D - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Presentation Transcript


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Lan hau Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Hala ere, emakume artisten lanei buruzko material urria denez, DBHko bigarren zikloan ere erabil daiteke.

  • Artista bakoitzari lotutako informazioaren hasieran, fitxa bat dago; fitxan honako datu hauek topa daitezke: noiz jaio zen, noiz hil zen, zein mugimendu artistikoren partaidea izan zen (sailkapena posible den heinean), noren eragina izan zuen, eta artelan batzuen izenak.

  • Halaber, diapositiba hauen azpian artista bakoitzari buruzko informazio gehigarria dago; artista horri dagozkion ezaugarriak (bizitzaren eta lanen inguruko zehaztasunak) azaltzen dira atal horretan. Diapositibetan oso informazio laburra dago. Dena den, irakasleak eman beharreko azalpenak azpian dauden oharretan oinarritu daitezke. Artista bakoitzaren inguruko informazioa lortzeko, goiko barran IKUSI sakatu behar da, eta horren barruan, OHARRAK. Hor ikus daiteke artista jakin bati buruzko informazioa. Diapositibara itzultzeko, IKUSI sakatu behar da, eta horren barruan, NORMAL.

  • Artista bakoitzari lotutako informazioa bukaeran ageri da (oharretan berriro ere) nondik hartu diren argazkiak. Bibliografia lanaren amaieran dago.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Emakume artistak Errenazimentutik XXI. mendera arte


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Emakume artistak

  • Garai batean, pentsatzen zen emakume artisten lanak eta gizonezkoen lanak pareko baldintzetan plazaratu behar zirela.

  • Gaur egun, oso uste inozoa ematen du orduko hark.

  • Emakume artistek traba handiak gainditu behar dituzte karrera artistikoa eta familia-bizitza uztartzeko. Emakume batzuek larrutik ordaindu behar dute bizitza profesionala izatea.

  • Beraz, egoera hau aldatu nahi badugu, gizartearen arauak aldatu behar dira, emakume artistek beren sortze-lana egiteko eta lanak kaleratzeko


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Tina Modotti

Frida Khalo

Georgia O'Keeffe

Barbara Hepwoth

Helen Frankenthaler

Niki de Saint Phalle

Louise Bourgeois

Dora Salazar

Kara Walker

The Guerrilla Girls

Barbara Kruger

Sofonisba Anguissola

Artemisia Gentileschi

Rosalba Carriera

Yun Bing

Berthe Morisot

Sonia Delaunay

Camille Claudel

Liuvov Popova

Varvara Stepanova

Dora Maar


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Sofonisba Anguisola

  • Cremonan (Italia) jaio zen, 1527an

  • Palermon (Italia) hil zen, 1625ean

  • Mugimendua: Errenazimentua (erretratu egilea)

  • Artelanak: Xake partida, Autoerretratua, Mutiko baten erretratua

  • Eragina: Tiziano eta Greco


Sofonisbaren autorretratua

Sofonisbaren autorretratua

“Bizitza sorpresaz beterik dago; une eder horiek harrapatzen saiatzen naiz, begiak zabal-zabalik”

  • Familia noble batean jaio zen.

  • Eredu errenazentistari jarraiturik, bere aitak sei alabei aparteko hezkuntza eman zien.

  • Errenazimentu-garaian, pintura arloan, ospe handia izan zuen lehen emakumea da.

  • Batez ere, erretratuak pintatu zituen.

  • Madrileko gortean lan egin zuen eta Filipe II.a erretratatu.

  • Bere bizitzaren amaieran, Van Dyckek erretratatu zuen bera .

Sofonisba Anguisola


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Sofonisbaren familia

Isabel Valoisekoa

Sofonisba Anguisola


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Bianca Ponzoniren erretratua

Filipe II.aren erretratua

Sofonisba Anguisola


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Artemisia Gentileschi

  • Erroman (Italia) jaio zen, 1593an.

  • Napolesen (Italia) hil zen, 1652an.

  • Garaia: Barrokoa (tenebrismoa).

  • Artelanak: Susana eta agureak, Judith eta Holofernes, Autoerretratua.

  • Eraginak: Caravaggio, Orazio Gentileschi.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

ArtemisiaGentilleschi


Judith eta holofernes

Judith eta Holofernes

..

  • Barrokoaren garaian, emakume pintorerik famatuena izan zen.

  • Florentzian, Napolin eta Venezian egin zuen lan.

  • Aitarekin batera, Karlos I.aren enkargua egin zuen, Londresen.

  • Lan garrantzitsuena, Judith eta Holofernes.

  • Koadro erlijioso ugari: Deikundea, S. Joan Bataiatzailearen jaiotza, David eta Betsabe

Artemisia Gentileschi


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Rosalba Giovanna Carriera

  • Venezian (Italia) jaio zen, 1675ean.

  • Venezian (Italia) hil zen, 1757an.

  • Garaia: Barrokoa, rokoko mugimendua (Veneziako eskola).

  • Artelanak: Karlos Estuardoren erretratua, Amalia enperatriza, Andrea ilea mozten.

  • Eraginak: Andrea Carriera, Giovanni Pellegrini.


Melchior de polignac

Melchior de Polignac

RosalbaGiovanna Carriera

Rosalba Carriera


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Rokoko estiloaren bultzatzailetariko bat izan zen.

  • Txikitatik talentu artistiko handia agertu zuen.

  • Amari lagundu zion bere lanbidean: parpailentzako irudiak diseinatu zituen.

  • Erretratugile oso ospetsua izan zen, pastel-teknika aplikatu baitzuen erretratuetan.

  • Parisko Errege Pintura Akademiako kide izendatu zuten.

  • Artelan ugari: miniaturak, erretratuak, mitologia...

  • 1746an, itsu geratu zen.

Rosalba Carriera


Leblond umearen erretratua

Leblond umearen erretratua

Autoerretratua bere ahizparen koadroa eskuan duela

Rosalba Carriera


Yun bing

Yun Bing

  • Jiang Su-n (Txina) jaio zen, 1670ean.

  • Txinan hil zen, 1710ean.

  • Mugimendua: Qingyu.

  • Artelanak: Emakumea udazkeneko lorategian, Liliak, Urreliliak.

  • Eragina: Yun Shouping.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Pintore famatu baten alaba izan zen.

  • Aitak irakatsi zion loreak eta txoriak pintatzen.

  • Etxe inguruko naturak iradoki zizkion pintatzeko gaiak: loreak, intsektuak, larreak...

  • Argi-iluna eta sakontasuna lantzen ditu bere lanetan.

  • Batzuetan, olerkiak idazten ditu koadroetan.

  • Loreen edertasuna eta esanahi sinbolikoa azaltzen ditu.

Yun Bing


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Yun Bing


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Berthe Morisot

  • Bourges-en (Frantzia) jaio zen, 1841ean.

  • Parisen (Frantzia) hil zen, 1895ean.

  • Mugimendua: inpresionismoa.

  • Artelanak: Udako eguna, Bois de Boulogneko basoa, Sehaska.

  • Eragina: Monet, Renoir, Corot.


Balkoian

Balkoian

Berthe Morisot, Manetek pintatuta

Berthe Morisot


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Bizitza osoa eskaini zion pinturari, nahiz eta bizimodua ateratzeko horren beharrik izan ez.

Psike

Berthe Morisot


Manet wigth irlan

Manet Wigth irlan

  • Familia aberats batean jaio zen.

  • Louvre museoan, bertako artisten lanak kopiatuz ikasi zuen pintatzen.

  • Inpresionistekin lan egin zuen.

  • Ezkondu eta gero, etxe barrualdeko eszenak pintatu zituen bereziki.

  • Senideen erretratuak egitera mugatu behar izan zituen bere lanak. Hori da, hain zuzen ere, garaiko emakumeek izan zuten muga artistikoa eta soziala.

Berthe Morisot


Berthe morisot

Berthe Morisot

Udako eguna

Sehaska


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Sonia Delaunay

  • Gradizhsk-en (Ukraina) jaio zen, 1885ean.

  • Parisen (Frantzia) hil zen, 1979an.

  • Mugimendua: kubismoa, orfismoa.

  • Artelanak: Neskak bainujantzian, Emakumea, kultura eta gizartea, Aldibereko kontrasteak.

  • Eraginak: Robert Delaunay, Kandinsky.


Titulurik gabe

Titulurik gabe

  • “Nik hiru bizitza izan ditut: lehenengoa, Robert nire gizonari eskaini diot; bigarrena, nire semeari; hirugarrena, laburrena, neure buruari. Ez zait damutzen neure buruari denbora gehiago eskaini ez izana; ez dut astirik izan”.

    Sonia Delaunay

Sonia Delaunay


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Ukrainan jaio zen, 1885ean.

  • Soniak 5 urte zituela, osaba batek haren hezkuntzaren ardura hartu zuen.

  • S. Petersburgora joan ziren bizitzera.

  • Parisen arteak ikasi, eta han Robert Delaunay-rekin ezkondu zen.

  • Semea jaio zenean, oihal zatiz egindako ohazala da haren obra abstraktuaren abiapuntua.

Icarus

Sonia Delaunay


Sonia delaunay

Sonia Delaunay

Sonia Delaunay


Hiru emakumeak

Hiru emakumeak

  • Kubismoan, orfismoan eta abstrakzioan aritu zen.

  • Pintorea eta diseinatzailea (dekoratuak, oihalak eta jantziak) izan zen.

  • Aldibereko jantzien eta liburuen egilea. Aldibereko Boutiqueren sortzailea.

  • Artistaren irudia bere gizonaren mende agertu zen beti. Robert hil eta gero, gizonaren teoriak eta obra zabaltzeko lan egin zuen.

  • Bizirik zegoela, Louvre museoak bere obraren atzera begirakoa egin zion.

Dubonnet

Sonia Delaunay


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Camille Claudel

  • Bresse-n (Frantzia) jaio zen, 1864an.

  • Montfavet-en (Frantzia) hil zen, 1943an.

  • Mugimendua: inpresionismoa.

  • Artelanak: Solaskideak, Helduaroa, Abandonua, Katedrala.

  • Eragina: Rodin.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Camille Claudel 1864-1943

  • Oso historia tragiko baten protagonista.

  • Emakume autoritarioa eta independentea izan zen; txikitatik izan zuen eskulturarako zaletasun handia.

  • Rodinen tailerrean laguntzaile gisa hasi zen.

  • Rodin amorantea izan zuen, eta lan batzuk bien artean egin zituzten.

  • 1892tik aurrera, bere kabuz ibili zen lanean.

  • Oso lan modernoak eta kalitate handikoak zizelkatu zituen. Trebetasun tekniko handia izan zuen, bereziki marmola lantzeko. Camilleren lan batzuk Rodinek sinatu zituen.

Camille Claudel


Camile claudel 18 urte zituela

Camile Claudel, 18 urte zituela

Sakountala

Camille Claudel


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Diru faltak

    (eskulturaren materialak bereziak eta garestiak ziren) eta Rodinek abandonatzeak ahuldu zuten Claudelen osasun fisiko eta mentala.

  • 1906tik aurrera, Camillek suntsitu egin zituen berak egindako lan gehienak.

  • 1914an, familiak Camille Claudel psikiatriko batean sartu zuen.

  • 30 urtez egon zen bertan, atera gabe.

  • 30 urte horietan ez zioten inoren gutunik eman; nebak, Paul Claudel idazle famatuak,15 bisita besterik ez zizkion egin, eta amak, bat ere ez.

Camille Claudel


Helduaroa

Helduaroa

Balsa

Camille Claudel


Camille claudelen erakusketa centre international de deauville

Camille Claudelen erakusketa. Centre International de Deauville

Camille Claudel


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

“Egin dudan guztia ez dut egin psikiatriko batean giltzaperatuta amaitzeko. Zerbait gehiago merezi nuen”.

Camille Claudel

Camille Claudel


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Liuvov Popova

  • Moskun jaio zen, 1889an.

  • Moskun hil zen, 1924an.

  • Mugimendua: konstruktibismoa.

  • Artelanak: Biluzi kubista, Arkitektura piktorikoa, 5. aktorearentzako lan-jantzia.

  • Eragina: Vladimir Tatlin, Archipenko.


Liuvov popova

Liuvov Popova

Bi irudi

  • Merkatari-familia kultu batean jaio zen, Moskun.

  • Moskun, arte-ikasketak egin zituen.

  • Italiara eta Parisera bidaiatu zen.

  • Kubismoan, futurismoan eta suprematismoan aritu zen.

  • Errusiar Iraultzan hartu zuen parte.

  • Malevitxen taldeko pintorea izan zen.

  • Errusiar Iraultzarako propaganda-kartelen egilea izan zen.

Liuvov Popova


1 aktorearentzako jantzia

1. aktorearentzako jantzia

Arkitektura piktorikoa

Liuvov Popova


Filosofoa

Filosofoa

Pianista

Liuvov Popova


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Espazio-indarra 4

Aldizkari baten portada

Liuvov Popova


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Varvara Stepanova

  • Kovnon (Errusia) jaio zen, 1894an.

  • Moskun (Errusia) hil zen, 1958an.

  • Mugimendua: bigarren abangoardia errusiarra.

  • Artelanak: Bost irudi hondo zuriaren

  • gainean, Billar-jokalariak.

  • Eragina: Malevitx, Rodtxenko, Popova.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Varvara Stepanova

“Iker ezazue zaharra, baina sor ezazue berria”

Varvara Stepanova


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Abangoardia errusiarraren partaide izan zen.

  • Urriko Iraultzarekin bat egin zuen, eta honako hauen bitartez kolaboratu zuen: kartelak, oihalak, aldizkariak, kaleko dekorazioa, pintura...

  • Era askotako teknikak esperimentatu zituen.

  • Artea eta produkzio industriala uztartu zituen oihalen diseinuan.

  • Emakume roboten egilea izan zen.

  • Emakume robot horiek artistaren, amorantearen, amaren eta langilearen eredu dira.

Varvara Stepanova


Riny khomle poemarentzako irudia

Riny Khomle poemarentzako irudia

  • Billar-jokalariak

Varvara Stepanova


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Dora Maar

  • Parisen (Frantzia) jaio zen, 1907an.

  • Parisen (Frantzia) hil zen, 1997an.

  • Mugimendua: surrealismoa.

  • Artelanak: argazki-muntaketak, Mutikoa Boquerian lotan, Uburen erretratua.

  • Eraginak: Man Ray.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Bartzelonako merkatua

Ubu erregea

Dora Maar


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Dora Maar

Dora Maar


Eskale itsua 1937

Eskale itsua, 1937

  • Parisen jaio, txikitan Buenos Airesen bizi, eta Parisera bueltatu zen ikasketak egiteko.

  • Esperimentazio handia egin zuen argazkigintzan: argazki-muntaketak, erretratuak eta kaleko argazkiak..

  • Ezkertiar militantea izan zen.

  • Kaleko giro herrikoia fotografiatu zuen: merkatuak, feriak, industrialdeak, errebalak...

  • Argazki surrealistak egin zituen.

Dora Maar


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Picassorekin izan zuen harremanak ospea eman arren, bere lana oztopatu zion.

  • Pintatu zituen natura hilek eta paisaiekDoraren beraren bakardadearenikuspegia erakusten dute.

  • Gernikari buruz, argazki sorta egin zuen.

  • Argazki eta argazki-muntaketa surrealistei atmosfera oniriko eta misteriotsua antzematen zaie.

  • Hainbat erakusketa egin zituen.

Dora Maar


Tina modotti

Tina Modotti

  • Udinen (Italia) jaio zen, 1896an.

  • Mexikon hil zen, 1942an.

  • Mugimendua: errealismoa.

  • Artelanak: Umea kapela daramala, Langileen desfilea, Eskuak lanabes bati helduta.

  • Eragina: Edward Weston.


Eskuak lanabes bati helduta

Eskuak lanabes bati helduta

Tina Modotti


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Langile-familia batean jaio zen, Italian. Gero familiak AEBra emigratu zuen.

  • Lehenengo, jostuna izan zen; gero, modelo eta aktore; azkenik, argazkilaria.

  • Mexikora joan zen, eta, alderdi komunistan sartuta, hainbat borrokatan hartu zuen parte.

  • Hasieran, lehen plano txundigarriak egin zizkien loreei, barazkiei eta bestelako objektuei.

  • Gero, indigenen bizimodua eta eguneroko eszenak izango dira argazkien gaiak. Tehuantepec-eko emakumeakargazki zirraragarrietan, emakumeak (umeak gainean edo zama handiak buruan dituztelarik) bikain enkoadratutadaude.

Dora Maar


Tehuantepeceko emakumea

Tehuantepeceko emakumea

Matxetea

Dora Maar


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Frida Kahlo

  • Coyoacan-en (Mexiko) jaio zen, 1907an.

  • Coyoacan-en (Mexiko) hil zen, 1954an.

  • Mugimendua: surrealismoa.

  • Artelanak: Autoerretratua ilea moztuta, Frida biak, Frida eta Diego Rivera.

  • Eragina: Diego Rivera.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

“Ez dut inoiz ametsik pintatu, neure errealitatea pintatu dut”

  • Mexikon jaio zen, 1907an.

  • Poliomielitisa izan zuen txikitan,eta autobus istripu larria, gaztaroan.

  • Zauri izugarriak sendatzen ari zela ekin zion pintatzeari.

  • Ebakuntza ugari jasan zituen. Urte askotan kortse zurruna eraman zuen.

  • Bere oinazea ageri da koadroetan.

Frida Kahloren argazkia

Frida kahlo


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Rivera pintorearekin ezkondu zen. Oso harreman gatazkatsuak izan zituzten.

  • Autoerretratu ugari ditu. Horietan, ageri da txordo, bibotea kendu gabe, eta tradiziozko orrazketa konplexuak buruan. Maiz askotan, animaliak eta paisaia samingarriak jartzen ditu mihisearen hondoan; eta sufrimendua, atsekabea, oinazea eta sumindura aurpegian.

  • Pintore autodidakta izan zen: ez zuen inoiz hezkuntza akademikorik izan.

  • Bere bizitzan hiru erakusketa baino ez zituen egin.

Frida kahlo


Ni ez nago gaixorik ni apurtuta nago

“Ni ez nago gaixorik, ni apurtuta nago”

Koloma apurtua

Henry Ford ospitalea

Autoerretratua

Frida kahlo


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Frida biak

Koadroaren izena??????

Frida kahlo


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Georgia O’Keeffe

  • Wisconsin-en jaio zen, 1887an.

  • Santa Fen (Mexiko Berria) hil zen, 1986an.

  • Mugimendua: eskola garaikide amerikarra.

  • Artelanak: Ezpata-lore gorria lorontzi zurian, Behiaren burezurra Kaliko arrosekin.

  • Eragina: Alfred Stiegiltz.


Georgia o keefferen erretratua

“Hirietako jendea korrika joaten da toki batetik bestera; ez du lore bat ikusteko astirik. Ikus dezaten nahi dut, nahitaez”

Georgia O’Keefferen erretratua

Berde-urdina

Georgia O’Keeffe


Bi kala arrosa

Bi kala arrosa

• Etxe-orratzen irudi figuratiboagoek kutsu surrealista dute.

• Hezur eta burezur gainean pintatu zuen.

• Lehen atzera begirakoa 1927an egin zioten, artistak 40 urte zituela.

• Ospe handia izan zuen AEBn.

• 99 urteekin hil zen.

  • Kolono irlandarren alaba izan zen.

  • Arte-ikasketak egin zituen Chicagon eta New Yorken.

  • Arte-eskolak eman zituen Texasen. Hango paisaiak liluratu zuen.

  • Hasieran, abstrakzioan aritu zen.

  • Gero, lore handiak ―ia abstraktuak― landu zituen.

Georgia O’Keeffe


Iris beltza

Iris beltza

Behi-burezurra Kaliko arrosekin

Georgia O’Keeffe


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Barbara Hepworth

  • Yorkshire-n (Ingalaterra) jaio zen, 1903an.

  • St Ives-en hil zen, 1975ean.

  • Mugimendua: gerraondoko bigarren abangoardiak.

  • Artelanak: Elkarrizketa harri magikoekin, Ama eta umea, Kikara eta pilota.

  • Eragina: Henry Moore.


Forma duala

Forma duala

“Hil baino lehen, ahalik eta eskultura on gehien egin nahi ditut”

  • Ingalaterran jaio zen.

  • Arte-ikasketak egin zituen.

  • Henry Moore-ren laguna. Espazio hutsaren kontzeptua Moorek baino lehenago landu zuen.

  • Material ugari landu zituen: zura (intxaurrondoa, teka, kaoba), harria ( marmola, alabastroa eta arbela) eta metala (brontzea).

Barbara Hepworth


Zirkulu zatitua bi forma

  • Barbararen eskultura abstraktuek eta organikoek neolito garaiko eskultura gogorarazten dute.

  • Enkargu publiko ugari izan zituen: New Yorkeko NBErentzat Brontze Handia, besteak beste.

  • Bere lana ez da ugaria; baina eskalan, forman eta materialetan askotarikoa da.

  • Tailerrak su hartu, eta hil egin zen.

Zirkulu zatitua. Bi forma

Barbara Hepworth


Gizonaren familia

Gizonaren familia

Barbara Hepworth


Helen frankenthaler

Helen Frankenthaler

  • New Yorken jaio zen, 1928an.

  • New Yorken bizi da.

  • Mugimendua: espresionismo abstraktua.

  • Artelanak: Ilunabarra, Kapitainaren erlojua, Ilargiaren alde ezkutua.

  • Eragina: Jackson Pollock, Robert Motherwell.


Mendiak eta itsasoa

Mendiak eta itsasoa

Helen Fankenthaler


Urak eta gardentasunak betidanik erakarri izan naute

“Urak eta gardentasunak betidanik erakarri izan naute"

Mihiseak ez du inprimaziorik.

Olioa oso urturik zabaltzen du mihisean, geruza bat bestearen gainean.

Batzuetan, belakiz zabaltzen du pintura

Mihisea kolore eroalea da, besterik gabe.

  • New Yorken jaio zen, eta han artea ikasi.

  • Pollocken lana ezagutu eta gero, espresionismo abstraktuan aritu zen.

  • Mihisea zoruan jartzen du, beste espresionista abstraktuek bezala.

  • Baina teknika piktoriko propioak ditu.

Helen Fankenthaler


E m rentzat

E.M.rentzat

Europa

  • Europa

Helen Fankenthaler


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Niki de Saint Phalle

  • Parisen jaio zen, 1930ean.

  • Kalifornian (Estatu Batuak) hil zen, 2002an.

  • Mugimendua: pop-a, sooting painting-a.

  • Artelanak: Nanak, Tarot lorategia, Stravinsky lorategia.

  • Eragina: Jean Tinguely.


Herrenhausen lorategiko haitzuloa

Herrenhausen lorategiko haitzuloa

Niki de Saint Phalle


Hon emakumea

Hon (Emakumea)

Niki de Saint Phalle


Eguzki jainkoa

Eguzki-jainkoa

Niki de Saint Phalleren erretratua

Niki de Saint Phalle


Kalifa erregina

Kalifa erregina

  • Frantzian jaioa.

  • Aitak 29ko krisian dirua galdu zuen, eta familiak AEBra emigratu zuen.

  • 18 urterekin ezkondu, eta Parisera joan zen.

  • Nerbio-krisiak jota egon ostean, pintatzen hasi zen terapia moduan.

  • Seme-alabak aitarekin utzi zituen pinturan aritzeko.

  • Shooting Paintinga: egurrezko xaflak igeltsuz estalita, eta topatutako objektuak itsatsita, errifle batez jaurtikitzen zuen pintura horren kontra.

  • Pop-artetik gertu. Pompidou Zentroalboko parkearen egilea da eta Florentzian,Tarot lorategiarena.

Niki de Saint Phalle


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Hainbat tamainatako eskultura (nanak) hauen bitartez, gizarteak emakumeei inposatzen dien rola kritikatu nahi izan zuen.

  • Mezu positiboa helarazi nahi die emakumeei.

Niki de Saint Phalle


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Louise Bourgeois

  • Parisen jaio zen,1911n.

  • New Yorken hil zen, 2010ean.

  • Mugimendua: gerra ondoko bigarren abangoardia.

  • Artelanak: Autoerretratua, Armiarmak, Gela gorria, Aitaren suntsipena.

  • Eragina: Brancusi.


Louise bourgeois

Louise Bourgeois

“Beti liluratu izan nau orratzaren botere magikoak. Kaltea konpontzeko erabiltzen da. Barkamenaren erreibindikazioa da”

  • Parisen jaio zen, 1911n.

  • Matematika ikasten hasi,eta hortik artea ikastera pasatu zen.

  • New Yorkera joan zen bizitzera.

  • Totemetan eta arte primitiboan oinarritutako eskulturak egin zituen AEBn.

  • Emakumearen ikuspuntutik jorratzen ditu gaiak: etxea, gorputza...

• Txikitako obsesioak eta oroitzapenak landu, eta sendatzen ez diren zauriak aztertzen ditu.

• Bourgeoisen lana iraganaren berreraikuntzan oinarritzen da.

• Agerian edo ezkutuan ikusten dira sexu-organoak hainbat eskulturatan.


Bilbao guggenheim museoko armiarma

Bilbao Guggenheim Museoko Armiarma

Louise Bourgeois


Daga gizona

Daga-gizona

Emakume volage

Neskatoa

Louise Bourgeois


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Dora Salazar

  • Altsasun jaio zen, 1963an.

  • Bilbon bizi da.

  • Artelanak: Medusa, Hariaren hiria, Dantzariak, Musikaren kutxa, Gezurrezko emakume heroiak.

  • Eragina: Hannah Collins, Rebecca Horn.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

“Ez zait gustatzen arteagatiko artea egitea. Gauzak kontatzea gustatzen zait”

Sokazko Venusa

Emakumea ilargian


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

“Emakumea naiz, eta emakumeekin ditut harremanak, baina, oraindik neure identitatea bilatzen ari naiz ”

• Emakumea eta emetasuna dira haren lanen ardatza.

• Sortzen dituen piezak pisu gutxikoak dira, baina oso ikusgarriak.

• Irrigarri uzten ditu –ironia handiz– gaur eguneko bizimoduaren balioak eta ohiturak.

Kanpaia-emakumea


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Kara Walker

  • Stockton-en (Kalifornia) jaio zen, 1969an.

  • Rhode Island-en bizi da.

  • Mugimendua: kartoi beltza pareta zuriaren gainean erabiltzen du.

  • Artelanak: Camptowen-eko emakumeak, Tom osabaren amaiera, Virginia herriko lintxamendua.

  • Eragina: XIX. mendeko esklaboen literaturaren estereotipoak.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Kara Walker


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Kara Walker


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

The Guerrilla Girls

  • 1985ean sortu zen talde hau, New Yorken.

  • Lanak: kartelak, hitzaldiak, manifestazioak...

  • Eragina: arte-munduan eragin nahi dute, emakume artisten kontrako diskriminazioa salatzeko.


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Emakumeek biluzik egon behar dute Metropolitan Museumean sartzeko?

Eli Broad maitea:

Jakinarazi nahi dizugu zure hain pisu handiko arte-bilduman, pisu txikiko emakume eta kolore beltzeko artista kopurua dagoela.

Los Angeles bezalakohain hiri aniztunean, zu bezalako gizarte- liderrakizugarri txarto sentitu behar duhorregatik!!! Ziur gaude egoera hori berehala konponduko duzula.

Maitasunez,

Guerrilla Girls

Guerrilla Girls


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

  • Emakumeen kontrako diskriminazioa salatzen dute arte-giroan.

  • Emakume artistak, erakusketa-komisarioak eta arte-historialariak dira talde horren kideak.

  • Pegatinen, liburuen eta hitzaldien bitartez egiten dituzte protestak.

Guerrilla Girls


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Nola hasi zen talde hau?

  • 1985ean sortu zen mugimendu hau, New Yorkeko Metropolitan Museumek antolatutako erakusketa batean.

  • Erakusketa hartan, 169 artistatik 13 baino ez ziren emakumeak.

  • Eta guztiak arraza zurikoak.

  • Guerrilla Girls taldekoek museo aurrean kartelak eta pankartak eskuetan, desfile bat egin zuten egoera hori salatzeko.

Guerrilla Girls


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Nolako ekintzak egiten dituzte?

  • Kartelak eta liburuak plazaratzen dituzte.

  • Tokian tokiko protestak egiten dituzte.

  • Talde anonimoa da: inork ez daki zenbat emakumek hartzen duten parte taldearen erabakietan.

  • Taldekideak identifikatzeko, hildako emakume artisten izenak erabiltzen dituzte.

  • Gorila-maskara jantzita azaltzen dira, egiten duten salaketari eman nahi diotelako garrantzia, eta ez egiten duen pertsonari.

  • King Kong-i, gizonezkoen botere-ikurrari, egiten diote parodia.

Guerrilla Girls


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Guerrilla Girls


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Emakume artistaizatearen abantailak, Gerrila Girls-en ustean

  • Hauxe da gure dekalogoa:

  • Arrakasta lortzeko, ez dugu inolako presiorik jasan behar.

  • Ziur gaude edozein arte mota egiten badugu ere, gure artea “femenino” sailkapenean sartuko dela.

  • Ama edo artista izatearen arteko aukera egin dezakegu.

  • Erakusketak egiten direnean, ez dugu gizonekin egon behar.

  • Pozik gaude, ikusten baitugu zelan gauzatzen diren gure ideiak gizonen lanetan.

  • Artearen historiako liburuetan sartzeko aukera daukagu... bigarren bertsioak egiten direnean.

Guerrilla Girls


Barbara kruger

Barbara Kruger

  • New Jerseyn jaio zen, 1945ean.

  • New Yorken eta Los Angelesen bizi da.

  • Artelanak: Ez mugitzeko agindua jaso dugu; Zure gorputza gudu-zelaia da; Erosten dut, beraz, banaiz.

  • Eragina: Magdalena Abakanovicz, Mary Kelly, Chantal Akerman.


Zergatik erakusten zaigu argazki hau eta ez bestea

Zergatik erakusten zaigu argazki hau, eta ez bestea?

Sexu-rolak, komunikabideen boterea eta gizartearen estereotipoak kritikatzen ditu, hitzaren eta irudiaren bidez.

Instalazioak formatu handitan egiten ditu: hormak, zorua eta sabaia betetzen ditu.

  • Diseinua eta Ikus-artea ikasi zuen.

  • Moda-aldizkarietan lan egin zuen garaian, politikari buruzko liburu-azalak diseinatu, eta poesia idatzi zuen.

  • Lehenengo artelanek bikain erakusten dituzte politika eta gizarte-gaiak.

Barbara Kruger


Emakume artistak errenazimen tu tik xxi mendera arte

Barbara Kruger


  • Login